domingo, 24 de febrero de 2019

ATHLETIC CLUB - EIBAR





         Beste hiru puntu gehiago eta 33puntu dagoeneko. Argi dago Garitanok lan bikaina egiten dagoela eta emaitzak ikusten ari garela.

        Beste partidu bat golik jaso gabe eta hori garrantsitzua da. Taldeak defentsa mailan gorakada handia izan du, Iñigo Martinez eta Yerai Alvarez oso onda dabiltza.

       42 segunduan aurretik jarri egin zen markagailuan eta aldea handitzeko aukerak izan zituen lehen zatian baina langak galarazi egin zuen Beñaten jaurtiketa bat. Lehen zati on bat egin zuen taldeak.

      Bigarren zatian Eibarrek baloiaren jabetza izan zen baina aukera garbienak Athleticek sortu egin zituen. Iñigo Martinezek gola gertu izan zuen buruz eta atzekaldeaz errematea egiten baina gutxigatik ez zituen sartu.

   Kodrok minutu ugari izan zituen eta pare bat aukera ere, ez zuen asmatu baina gauzak oso ondo egin zituen. Horrela jarraituta golak sartuko ditu. Garitanok taldea hartu zuenetik aldaketa handia izan du. Bere zuhurtzia ere nabarmentzekoa da, gauzak pausoka eta ongi egitea gustatzen zaioen horietakoa da.

Hurrengo helburua Balentzia

No hay comentarios:

Publicar un comentario