martes, 24 de abril de 2018
ATHLETIC CLUB - LEVANTE
LOTSAGARRIA, San Mamesen ikusitakoa. Levante arlo guztietan izan zen irabazlea, borroka egiteaz aparte, irabaztea zuen helburu eta lortzea suposatu zuen.
Raúl Garcíaren gola itxaropenerako balio zezakeela pentsarazi zuen baina gero denboraldi honetako Athletic azaldu egin zen.
1-0rekin erlaxatu egin zirela ematen zuen eta horren ondorioz sartu zituzte bi golak Levantek lehen zatian.
Susaetak baloia kornerrera joatea galerazi eta kontraerasoan atera zen Levante, falta area ertzean eta gola. Hori gutxi balitz, hurrengo minutan beste falta bat leku berdinean eta berriz ere gola.
Bigarren zatian ia berden, inork ez zuen ulertu zergatik atera zuen zelaitik Iturraspe. Muniainek taldea bere sorbaldan eramaten saitu egin zen. Susaeta kentzea Sabin Merinoren ordez zurrumurruak atera zituen harmailetan, ez zuen ezertxo ere ez egin.
Hurrengo lau partiduak zailak izango dira.
Erreala: Ez dabil oso denboraldi ona egiten, baina derbia derbia da.
Betis: Denboraldi bikaina egiten dabil, ondo jokatzen, arazoak sortzen dituenak
Alaves: Albelardorekin taldea asko aldatu egin da.
Espanyol: Azken partidua San Mamesen eta horrek dakarren guztia
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario