lunes, 20 de noviembre de 2017
ATHLETIC CLUB - VILA-REAL
Berriz ere nola ez, Adurizek puntu bat irabazteko gola egin zuen.
Lehen zatia, bigarrena baino hobea izan zen. Aukera garbirik sortu gabe, Williams-en abiadura handiko erasoaz aparte, jaurtiketa egitea erabaki ez zuelako. Vila-Realek kontraerasoko jokoa egitea aukeratu zuen eta falta asko egitea. Iturraspek, penalty argia egin zuen eta hor agertu egin zen Kepa, jaurtiketa gelditzeko.
Vila-Realen gola geldiezina izan zen, areaz kanpo bakar bakarrik eroso jaurti egin zuen baloia eta sarera. Horretaz aparte Kepak berriro ere beste geldiketa eder bat egin zuen, bigarrena saiesteko.
Bigarren zatian, oso gaizki hasi zen Athletic. Kepak berriro ere bi denboratan egidako geldiketa bat egin zuen. Córdobak langara bidali zuen baloia. Raúl Garciak area barruan pikutara bidali zuen baloia eta Nuñez-ek bi aukera gutxigatik galdu zituen. Mikel Rico izan zen aldaketarik aipagarriena eta Athletic nolabait berpiztu zuena.
Ezkerretik sorturiko jokaldi batean, Mikel Baleziangak baloi perfektua erdiratu egin zuen eta Aritz Adurizek buruz sekulako gola. Golaren ostean, Athletic-ek jokoarekin baino, bihotzarekin jokatu egin zuen eta zorte txarra izan zuen asmatzerako garaian. Vila-Realek azkenengo minutuentan, gol aukera garbi bat izan zuen eta gutxigatik kale egin zuen.
Partiduko jokalariak: Kepa, Aduriz, Rico eta Balenziaga (golaren erdiraketa egin zuelako).
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario