viernes, 24 de noviembre de 2017

ATHLETIC CLUB - HERTHA BERLIN


                         Helburua lortuta, irabazi beharreko partidua zen eta irabazi egin zuen.

     Partiduak bi alde izan zituen, bigarrena onena izan zen. Lehen zatian Herthak partiduaren kontrola izan zuen eta aukera asko egin zituen. Athletic-ek oso txarto jokatu zuten, lehen 30 minutuetan ez zuen jaurtiketa bat ere ez egin. Hertharen golaren aurretik Iago Herrerinek bi geldiketa bikain egin zituen jarraian. Lehenengo hankarekin eta gero eskuekin.

Ezkerreko aldetik Herthak baloia areara bidali zuen eta aurrelariak oztoporik gabe buruz jo eta gola, Iagok ezin izan zuen ezer egin. Beranduago, Athletic-en alde penaltya jaso aurretik, Williams-ek buruz errematatu egin ahal zuen jokaldia egon zen baina ez zuen saltorik egin. Gero penalty argia egin zioten eta Adurizek gola. Berdinketa markagailuan.

Baina pozak ez zuen askorik iraun, hurrengo jokaldian Laporterekn huts larri bat eta Etxeitaren pasibitateak Hertharen bigarren gola etorri zen.

Bigarren zatian, bi aldeketa egin ostean, jokoak hobera egin zuen. Iturraspek oso ondo jokatu zuen. Aukerak sortzen joan ziren pixkanaka eta horren ondorioz bigarren penalty bat Athletic-en alde. Oraingoan, atezainak baloia ukitu zuen, zutoinera joan zedin eta gero barrura. Adurizen bigarrena eta berriz ere berdinketa. Hala ere jokaldi batzuetan Athletic-ek asko arriskatu zuen eta zorionez ez zen txarto atera. Raúl Garcíaren sarrerak ere mesede egin zion taldeari, korrika egiten eta faltak egiten beharrezkoa zenenean. Berak hasi zuen hirugarren golaren jokaldia, Williamsekin jokatuz, honek Balenziagari eta buelta Williamsi eta hirugarrena zekulako lasterketa egin ostean.

Hala ere Herthak aukera izan zuen berdinketaren gola egin ahal izateko, eta Iagok geldiketa itzela egin zuen. Arbitroak partida amaierako txistua egin zuenean, harmailan lasaitasuna ekarri zuen.

Partiduaz aparte beste bi gauza ere bereiziko nituzke:

Alde batetik Boniniri egindako minioroitzapena eta beste alde batetik zaleek Oscar De Marcosi eskeinitako txalo zaparrada, beroketa ariketak egitera atera zenean.


No hay comentarios:

Publicar un comentario