sábado, 26 de agosto de 2017

GOZATEGI 25 URTE




2017ko abuztuaren 23an, Bilboko Aste Nagusian, Gozategik kontzertua eskaini egin zuen Plaza Berrian.

25 urte Euskal Herriko plazatik plaza, jendea dantzatzen eta abesten jartzen mota askotako abestiak egiten: amodiori buruzkoak, kritikoak... era jator batean.

Kontzertu horretan gonbidatu bereiziak egon ziren: Jon Maia, Xabi Solano, Pirritx, Porrotx eta pirata txikia.... eta bereziki Ainhoa Gozategi. Gozategi ikusi dudan kontzertuetan, bilboko bigarrena izanik, ainhoa gabe ikusi izan ditut eta plazer bat izan zen, bera eszenatoki gainean ikustea.

Plaza Berria jendez gainezka egon zen, ospakizun berezi horretan egoteko. Giro aparta, adin ezberdinetako pertsonekin betea. Kalejira ere egon zen kontzertuan zehar.

Betiko abestiak jo zituzten: nork-nori nor, dantzalekuan eta berriagoak ere bai: euskal selekzioa, porru patata. Zirrara handia gorputzean abesti ezberdinak jotzen zituzten bitartean

No hay comentarios:

Publicar un comentario