martes, 29 de agosto de 2017
GOT 7.rren Denboraldia
Kaixo lagunok:
Oraingo honetan, GOT-en 7.rren denboraldiari buruz hitz egitera natorkizue.
Hasteko, denboraldi hau oso laburra izateaz gain, informazio pila bat denbora gutxitan sartu egin izan dute. Beste denboraldietan, 10 atal zituztenak informazio hori era sakon eta patxadatsu batean sartzen joaten ziren.
Gehien harritu nauena, bidaien kontua izan da. Esaterako Jon Snow "Roca Dragón"en zegoen eta hurrengo eszenan "El Muro"n. Horrelako eszenak asko izan dira denboraldi honetan.
Horretaz aparte, denboraldi batzuetako zenbait gertaeren errudunak etab argitu egin dira. Olenna Tyrel-en eszena oso epikoa eta ondo antzestua izan zen. Beste zenbait gertaera nahiko argiak ziren eta espekulazio horiek egi bihurtu egin dira.
Pertsonai batzuen izaera oso aldagarria izan dira, lehengo denboralditik honakora bitartean. Hildakoena, edonor hil ahal denez ba harritu ez du egiten baina bat aipatzekotan dragoiarena izan zen. Esan nahi dudana da, dragoia hiltzen dutela eta gero berpiztu egiten dela.
Aldaketa nabariak izan dituzten pertsonai batzuk: Bran, Sansa, Jamie batzuk aipatzekotan.
Maitasun kontuak aipatzeko bi motakoak izan dira: Alde batetik oso argia zegoena "Jon eta Daenearys" eta gero maitasun ukatua "Tormund eta Brienne". Tormund bere sentimenduak beldurrik gabe esateak eta momentu komikoak izatea ondo egon da denboraldi honetan.
Bukatzeko, azken errebelazio Jon Snowri buruzkoa eta Jamie norabait zaldiz joatea, brutala
Pd: San Juan de Gaztelugatxeren eraldaketa, mundiala izan da
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario