martes, 29 de agosto de 2017
GOT 7.rren Denboraldia
Kaixo lagunok:
Oraingo honetan, GOT-en 7.rren denboraldiari buruz hitz egitera natorkizue.
Hasteko, denboraldi hau oso laburra izateaz gain, informazio pila bat denbora gutxitan sartu egin izan dute. Beste denboraldietan, 10 atal zituztenak informazio hori era sakon eta patxadatsu batean sartzen joaten ziren.
Gehien harritu nauena, bidaien kontua izan da. Esaterako Jon Snow "Roca Dragón"en zegoen eta hurrengo eszenan "El Muro"n. Horrelako eszenak asko izan dira denboraldi honetan.
Horretaz aparte, denboraldi batzuetako zenbait gertaeren errudunak etab argitu egin dira. Olenna Tyrel-en eszena oso epikoa eta ondo antzestua izan zen. Beste zenbait gertaera nahiko argiak ziren eta espekulazio horiek egi bihurtu egin dira.
Pertsonai batzuen izaera oso aldagarria izan dira, lehengo denboralditik honakora bitartean. Hildakoena, edonor hil ahal denez ba harritu ez du egiten baina bat aipatzekotan dragoiarena izan zen. Esan nahi dudana da, dragoia hiltzen dutela eta gero berpiztu egiten dela.
Aldaketa nabariak izan dituzten pertsonai batzuk: Bran, Sansa, Jamie batzuk aipatzekotan.
Maitasun kontuak aipatzeko bi motakoak izan dira: Alde batetik oso argia zegoena "Jon eta Daenearys" eta gero maitasun ukatua "Tormund eta Brienne". Tormund bere sentimenduak beldurrik gabe esateak eta momentu komikoak izatea ondo egon da denboraldi honetan.
Bukatzeko, azken errebelazio Jon Snowri buruzkoa eta Jamie norabait zaldiz joatea, brutala
Pd: San Juan de Gaztelugatxeren eraldaketa, mundiala izan da
sábado, 26 de agosto de 2017
GOZATEGI 25 URTE
2017ko abuztuaren 23an, Bilboko Aste Nagusian, Gozategik kontzertua eskaini egin zuen Plaza Berrian.
25 urte Euskal Herriko plazatik plaza, jendea dantzatzen eta abesten jartzen mota askotako abestiak egiten: amodiori buruzkoak, kritikoak... era jator batean.
Kontzertu horretan gonbidatu bereiziak egon ziren: Jon Maia, Xabi Solano, Pirritx, Porrotx eta pirata txikia.... eta bereziki Ainhoa Gozategi. Gozategi ikusi dudan kontzertuetan, bilboko bigarrena izanik, ainhoa gabe ikusi izan ditut eta plazer bat izan zen, bera eszenatoki gainean ikustea.
Plaza Berria jendez gainezka egon zen, ospakizun berezi horretan egoteko. Giro aparta, adin ezberdinetako pertsonekin betea. Kalejira ere egon zen kontzertuan zehar.
Betiko abestiak jo zituzten: nork-nori nor, dantzalekuan eta berriagoak ere bai: euskal selekzioa, porru patata. Zirrara handia gorputzean abesti ezberdinak jotzen zituzten bitartean
viernes, 25 de agosto de 2017
ATHLETIC-PARATHINAIKOS
Helburua lortua, aurten berriro ere Athletic europan jolastuko du eta laur urte segidan sailkatzea lortu egin du.
Partiduari buruz bi gaitan azaldu daiteko: Jokoa eta golaren jokaldian.
Jokoari buruz, oso partido kaskarra izan zen, sakontasun gutxi eta joko nahiko motela. Aukera gutxi sortutako partidoa. Bi taldeek antzera jokatu egin zuten.
Golari buruz, partidako momenturik onena eta jokaldi magikoa. Adurizek sakonean egiten duen pasea, Susaetak penalty puntura pasea egin eta Muniainek sarera eta gola.
Parathinaikosek ia aukerarik sortzen ez zuenez, Athletic partidua gorde zuelaren sentsazioak eman zituen zelaian barrena.
Behintzat, Zigandak lehen helburua lortu izana, hau da, europan izatea asko pozten nau.
lunes, 21 de agosto de 2017
Arturo Erregea: Excaliburren kondaira
Kaixo lagunok:
Gaur Arturo Erregea: Excaliburren kondairari buruz hitz egitera nator.
Arturo erregeari buruzko pila bat film egin dira, batzuk kondairan oinarrituak eta "benetako" arturo izan zenekoa.
Nork ez ditu ezagutzen, arturo, merlín, mordred, morgana?
Film hau besteekin alderatura oso ezberdina da, gertakizuna beste era batera oinarritua. Filmea bere osotasunean ondo dago. Bideojoko bat filme moduan, era zinematografiko batean egina balitz moduan.
Musika izan zen niretzat filmearen gako nagusia. Musika epikoa dela esan daiteke mota honetako filmeetan oinarritutakoa.
Paisaiak eta eszenatokiak ikusgarriak, batez ere eraikuntzak jarrita dauden moduan.
Nahiz eta istorioa interesgarria izan, zeinbait gauzaren faltak nabaritzen dira eta arraroa egiten da zentzu horretan.
Trailerrean agertzen da excaliburren indarra, ulertu dezaket ezpata berezi bat izanda geldiezina izatea baina beste era batean. Excalibur ezpata berezia eta pendragón-en oinordekoak harritik ateratzen duena izaten da. Alde horretatik ezpata ondo dago baina beste alde batetik ez dut asko gogoko bere indar hori
viernes, 11 de agosto de 2017
Dunkerque
Kaixo lagunok:
Oraingo honetan, Dunkerque filmari buruzko iritzia ematera natorkizue.
Dunkeque filmea 2.rren mundu guerran oinarritutako filme bat da, benetan gertatutako momentu batean hain zuzen. 2017 urte honetako filme onenen artea kokatuta dagoela esango nuke.
Dunkerque, frantziako kostaldean zeuden 400.000 soldadu aliatu, alemaniarrez inguratutako hondartzako gertaerak azaltzen ditu.
Oso irudi politak dituen filmea da, asko disfrutatzen diren paisai horiekin. Irudi eta argazkiak dira filmearen gauzarik deigarrienak. Oso hitz gutxitan asko transmititzen duen filmea. Ikuspuntu ezberdinetatik egindako filmea.
viernes, 4 de agosto de 2017
ATHLETIC CLUB-DINAMO BUCAREST
Hasia da dagoeneko, San Mamesen Athletic-en denboraldi berria. Kasu honetan Europa Leaguerako sailkatzeko hirugarren fasean.
Bucaresten lortutako emaitza (1-1) ona izan arren, San Mamesen, partidua aurrera eraman behar zen eta athletic zaleek oso ondo erantzun zuten bertara joanez.
Partidu horretarako, prezio onak jartzea kideak ez direnak joan ahal izateko primerako idea izan zen. San Mamesen 40.000 pertsona batu egin ziren taldea animatzeko prest.
Lehen zatian, athletic-ek eraman zuen partiduaren kontrola, jaun da jabe izanez eta bere nagusitasuena erakutsiz. Horri esker heldu ziren Raúl Garciaren bi golak.
Bigarren zatia, kaskarra izan zen baina joanekorekin konparatuta hobeto egon ziren. Dinamok aukerak izan zituen baina ez zen gol bakar bat sartzeko gai izan. Azken txanpan, Aduriz-en golak lasaiago utzi zuen zalegoa.
SAN MAMESEKO IRUDIAK ZELAIA BETETZEN:
(San Mamesera heldutakoan)
(Zelai partidua hazteko zorian zegoenean)
Suscribirse a:
Entradas (Atom)