martes, 9 de mayo de 2017

BilboHammer

Kaixo lagunok:

Gaurkoan BilboHammer mahai joko elkarteari egindako elkarrizketa dakarkizuet.





1.-Nondik dator BilboHammer izena?
Hori erraza da. Bilbo (lokala dugun lekua) eta Warhammer( joko printzipalaren inguruan sortutakoa)


2.-Nolakoak izan ziren elkateraren hasierak?
Gogo asko eta lan piloa egin genuen. Hilabete batzutan, 200 metro karratuko lokal huts bat, leku funtzinal eta eroso bat egitea lortu genuen. Mahaiak soldatu genituen, liburuentzako baldak jarri genituen, panpinentzako bitrinak, eszenagrafia egin eta sukalde bat hutsetik eraiki.
Oso eraginkorra izan zen. Hamar izatetik, bost urte beranduago, berrogei izatera heldu gara.


3.-Zen joko mota dituzue Warhammer Fantasy eta Warhammer 40.000 aparte?
Ia pentsatu ahal genitzaken asko: Bolt action, Xwing, Bloddbowl, Infinity, Age of Sigmar. Honetaz aparte, mahai jokoak.
LAN bidez konektatutako 8 ordenagailu ere baditugu



4.-Nola sortu zen, Bilboko Aste Naguasian lehiaketak egiteko idea?
Ezagutara emateko modu bat behar genuen. Kide asko leku batetik bestera doaz lehiaketetan parte hartzeko eta gure artean pentsatu genuen. Zergatik ez guk lehiaketaren bat prestatu?
Egia esanda oso harrera ona izan zuen eta kide berriak erakarri zituen.


5.-Beti izan zarete gaurko lokalean edo beste batean hasi zineten?
BilboHammer, Deuston jaio zen. Iruña kaleko industri eraikin batean. 1 zenbakiak bis eta hor jarraitu du bost urte baino gehiago. Taldea sortu aurretik, bakoitzak bere lokala edo joko local txikiak zituzten.  Warhammer Fantasyko talde txiki bat egun batean elkartu ostean, dendetako ordutegiaz aparte jokatzeko zeozer izatea pentsatu genuen eta horrela sortu zen BilboHammer.

6.-Zein lehiaketa  mota egiten dituzue?
Orokorrean Fantasy (gaur egun, Ninth Age izeneko) eta Warhammer 40.000, BloodBowl era oso normala da jokatzea eta beste jokuren bat egiteko arazorik ez genuke izango. (materiala eta lekua falta ez daukagu). Lehiaketa guztiak, BilboHammer kanpoko jendeari ere irekia dago eta kideak erakatzeko modu bat da.



7.-Zuen lokaletik kanpora, lehiaketetan parte hartu duzue?
Mahai jokoetan, talde moduan, ez dut uste. Panpinen jokoetaz galdetzen baduzu, askotan. Ninth Age-eko lehiaktean parte hartzen dugu nazio mailan (batzutan internazionaletan ere bai.) Joko berriak eta beste talde batzuk ezagutzeko aukera ematen du.

8.-Zer da Warhammer Fantasy 8.5?
Ez dakit. 8.rren ediziotik sortutako bertsio bat izan daiteke fan batek egina. Guk Ninth Age ezazgutu eta jokatzen dugu. Games Workshop-ek, Fantasy bukatzea erabaki zutenen, aukera bakarra izan zen. 8.rren edizioko arauaen eboluzio bat da, munduko leku askotako taldeek egina, jokoa parekatzeko eta panpinak erabili ahal izateko.



9.-Zergatik Warhammer Fantasyk ez dauka Warhammer 40.000 bezain ezagutzarik?
Egia da Fantasyk bideojokoak ateratzen ari dala, baina jendari orokorren zientzi fikzioa arreta gehiago eragiten die, erdi aroko fantasia baino.
Ordenagailu pantaila batean, zaldun elfo bat, ez da eldar windrider bat ikustea bezalakoa. Txartel grafikoari ez diote errendimendu berdina ateratzen. Zinema pantaila batean gehiago ikusten da aldea.


10.-Zein iritzi duzue warhammer fantasy buruzko bideojokoetaz: total war warhammer, man o´cosair, warhammer vermintide…?
Gamerrei (asko gara BilboHammerren), arreta ematen digu normala denez. Baina hurbiltasunagatik eta trasfondoarekin zerikusia duelako, ez jokoen kalitateagatik.
Panpinen partidetan gauzak gehiago pentsatu behar dituzu, hurrengo mugimendua pentsau behar delako. Bideojoetan, Aurrera joatearekin, nahikoa izaten da.


11.-Norbaitek panpinen mahai jokoetan hasi nahi izango balu, zein gomendio emango zenieke?
Hasteko, gure elkartetik gerturatzea. Joko asko ezagutu, jokatu eta ez luke arazorik izango joko bat eskatzen badu. Gure mahaiak, ezagutzak, panpinak elkarbanatzea gogoko ditugu. Bestalde esango nieke, ez ditua alperrik galtzeko jokoa sakontasunean jokatu arte. Munduan ejerzito asko daude ohe azpian hautsa izanten. Ekonomikoki ondo badago arazorik ez.





Argakiak:

BilboHammer eta nire mugikorren partez 

No hay comentarios:

Publicar un comentario