lunes, 22 de mayo de 2017

Athletic 2016/17 denboraldia iritzia



   Denboraldia bukatu da eta heldu da iritzia emateko momentua.

Aurtengo denboraldia kaxkarra izan da, nahiz eta zazpigarren amaitu baina taldeak eragin du postu horretan gelditzea.

UEFAtik hasiko naiz, apur bat aztertzen. Bertan emandako itxura oso txarra izan zen, batez ere etxez kanpo jokatutako partiduetan. Etxean sendu egon zen, horregatik multzo fasean aurrera egitea lortu egin zuen. APOEL-en aurka jaurtiketa askotan kale egin zuten eta horrek gero eragina izan zuen emaitzan. Gero kanpoan egindako partidua, negargarria izan zen.

Kopari buruz. Hor hain txarto ere ez zen egon, Bartzelonaren aurka lehiatu egin zuen. Bi falta jaurtiketak bidali ziguten kanpora. Bi partida gogor izan ziren eta ez pasatzea normalagoa izan daiteke.

Ligari buruz. Oso liga lehiaketa baldarra izanda aurtegoa. Funtsezkoak izan diren partiduetan, kale egin dute. Etxean sendo egon arren, etxetik kanpo emandako itxura ez oso ona izan. UEFAtik kanporatu zituztenean, partidu asko jarraian irabazi egin zituzten. Alavesen kontra jasandoako porrotak esango nuke izan dela, taldearen beherakada. Alaves eta Leganesen kontrako partiduetan puntu bat lortzeak, eraman du Athletic zazpigarren postura.


No hay comentarios:

Publicar un comentario