lunes, 12 de diciembre de 2016

Ninde Cosplay-ri elkarrizketa






         Kaixo lagunok:

 Oraingo honetan, euskal herriko Nide cosplay-ri egin nion elkarrizketa dakarkizuet.



       

1.- ¿Nola ezagutu zenuen Cosplay-aren mundua?
Nire koinatuaren erruz, bera Motsukorara joan zen cosplay batekin eta niri kuriostasuna esnatu zitzaidan eta han pertsonatu ginen, ondo pasatu genuen eta cosplay egiteko beharra hasi zen.
2.- ¿ Zerrenda bat egiten duzu, zein cosplay egiteko ekitaldi bakoitzerako edo hype-ak ere eragina dauka?
Zerrenda bat dut, baina zerbait hype egiten badit zerrendako lehenengoa ipintzen dut.
3.- ¿Zein da orain arteko zure Cosplay-rik zailena egiteko momentuan?
Aion videojokoaren Bardoa zailena izan da. Pertsonalki desafio handia izan zen prop-a egitea, ezpata batzuk egin nituen baina “arpa” moduko arma, ia hilabete eman nuen egin ahal izateko.


4.- ¿Zer iritzi daukazu “cosplay is not consent” plataformari?
Nire iritzia, ondo dagoela esango nuke. Nik ez dut akosorik eduki baina norbaitek sentitu badu, antolatzaileak kontrolatzea ondo ikusten dut.
5.-¿Nolakoa da ekitaldia baino egun bat lehenagoko gaua?
Nik hiru modutan egon naiteke, edo cosplay-a amaitzen, edo antzerkia egiten ispiluaren aurrean, edo urduri egon lotara  joan arte.
6.- ¿Zein da Cosplay-a egiteko momentuan, zatirik aspergarriena edo gogoko ez duzuna?
Gustoko dut cosplay egiteko, parte guztiak baina pazientzia gutxi dut eta beti gauzak azkar egin nahi ditut eta hori frustazior daramate.
7.- ¿Zer suposatzen du, Cosplay lehiaketa batean epaile izatea?
Niretzako ohore bat da epailea izan, ardura handia da zeren eta besteei zenbaki bat eman behar diezu hilateetan egidako lanari eta ez da batere erraza. Bestealde, adi egon behar zara nola egin duten jantziak, baita pertsonairen aurkezpena eszenatokian ere.


8.- ¿Arazoak izan dituzu Cosplay-a egitea gustatzen zaizulako?
Pertsonalean ez ditut arazo asko. Nire gurasoak eta mutil-laguna onartzen dute. Arazo bakarra ikusten dudana da lanean, oso serioa da eta nire hobby-a ezin dut esan.
9.- ¿Zein izan zen zure lehenengo Cosplay-a?
Unohana Retsu, Bleach animetatik izan zen. Urte horretan Bleach oso ezaguna zen eta Unohana  misteriotsua iruditzen zitzaidan.
10.- ¿ Nondik dator zure cosplay- izena?
Nire izena Yuna, Final Fantasy videojokotik aterata dago. Saloietara joaten hasi nintzenean  pentsatu nuen Yuna izena arrunta zela, orduan interneten bilatu eta Yuna izena elfikoan atera nuen horrela Ninde izendatu nintzen. 




No hay comentarios:

Publicar un comentario