viernes, 2 de diciembre de 2016
Felix Arkarazori egin nion elkarrizketaren sentsazioak
Kaixo lagunok:
Dakizuen moduan, ( elkarrizketaren link-a, amaieran izango duzue), aurtengo Bilboko Manga eta Kultura Japoniarraren 2 edizioan Felix Arkazori elkarrizketa txiki bat egiteko aukera izan nuen.
Bertan egongo zela jakin nuenean, elkarrizketa bat egin behar niola esan nion neure buruari. Izan ere, gure haurtsaroko telesail batzuetan agertzen zen aktore eta bikoizlaria da. Goenkale telesailean egon zen, baina bereziki Dragoi Bola marrazki bizidunean lan egin zuelako da, neuretzat behintzat nire idolotariko bat.
Nahiz eta Vegeta pertsonaiaren eskutik ezaguna izan, bada beste pertsonai bat ere bere xarma bazuela. Pertsonai hori Pilaf zen. Dragoi Bolan agertzen den maltzurretako bat. Planak inoiz ez zitzaizkion ondo ateratzen, Dragoi Bola GT-n izan ezik baina hala ere inoiz hil ez den pertsonaia maltzurra izan zen.
Elkarrizketa hasi aurretiko momentu horiek urduriak izaten dira, baina arnasa hartu eta errespetu handiz galdetu nion elkarrizketatu nahiko nukela. Atsegin handiz erantzun zizkidan galderak.
Ohore bat izan zen bere elkarrizketatzea, egunero telebista aurrean bere ahotsa entzuteko prest eta telesailaz gozatzeko aukera izateko.
https://www.youtube.com/watch?v=ILrAOqobtTg&t=1s
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario