jueves, 15 de diciembre de 2016

Abaco jardunaldiak 2016



            Kaixo lagunok:

            2016ko abenduraren 9tik- 11ra bilboko abaco kultura elkarteak, mahai joko eta rol jardunaldiak antolatu zituzten.



Jende askok pentsatuko du, mahai joko eta rol partidak guztiak berdinak direla, baina mota askotakoak izan daitezkela esan dezaket. Estrategia, sortea, habilezia etab ko jokoak daude. Jokoak aurkezten eta azaltzen zituzten Abaco kultur elkarteko kideak, atsegin handiz eta era onean azaltzen zituzten gauzak. Joko guztietan ez dira dadoak erabiltzen, esaterako: Submarine.

Barre asko egiteko momentuak ere badaude, batez ere jokaldi oso on bat ateratzen bazaizu edo arriskatu eta gero planak kale egiten badizu.



Rol partida ugariak ere egon ziren, mota askotakoak. Bideojoko edo historiako garai batetan gertatutakoak, mitología ere barnean dituztenak. Qin izan zen, frogatu egin nuen rol partida.

Rol partida, tigre eta dragoi filmearen antzeko partida izan zen. Txinan oinarritutako joko bat da eta pertsonai ezbedinak daude. Pertsonaiak bere ahuleziak eta abantailak dituzte. Pertsonai hori bazina moduan jolastu behar da eta aukeratzen dituzun akzioen arabera gauza bat edo beste gerta daiteke. Adibidez: Munstro bat dago, pertsonaiak erasotu egin dezake edo nahi izanez gero ezkutatu daiteke. Era berean ekintza horrek istoriak eragin bat izan dezake, masterrak (partida arduraduna) esango duen moduan. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario