miércoles, 24 de agosto de 2016
Bilboko 2.rren Manga eta Japoniar Kulturari buruzko azoka
Ekainaren 24,25 eta 26 egunetan, Bilboko Euskalduna Jauregian egin zen Bilboko 2.rren Manga eta Kultura Japoniarrari buruzko ekitaldia.
Bi pisutan zegoen bananduta azoka. Goiko pisuan komertzialak ez ziren estand-ak, kimono erakusketa eta informazio gunean zegoen. Azpiko pisuan, tailerrak, stand komertzialak...
Bertan hitzaldiak, tailerrak,lehiaketa, erakustaldiak ikusteko eta parte hartzeko aukera izan zen. Lehen eguneko, lehen hitzaldia Félix Arkarazok eman zuena izan zen. Félix Arkarazo euskal aktore eta bizkoilaria da eta Goenkalen eta Dragoi Bola telesailetan agertu egin zen. Goenkalen aktore moduan eta Dragoi Bolan pertsonai ezberdinei ahotsa emanez, ezagunena Vegeta personaia izan zen.
Bere hitzaldia egin aurretik, elkarrizketa txikitxo bat egiteko aukera izan nuen
https://www.youtube.com/watch?v=ILrAOqobtTg
Kaligrafia japoniarraz gozatzeko aukera egon zen Nagata Mitsuraren aldetik eta nahi zuenak bere izena japoniarrez izateko aukera bazeukan.
Weiss Schwarz karta jokoaren erregalak zeintzuk ziren jakiteko aukera izan genuen.
Larunbat goizean Nagata Mitsura elkarrizketa egin genuen, egiten zituen marrazkiei buruz eta bere stand-ean zeudenei buruz.
Armak poliespamarekin egiteko tailerra ere egon zen hasiberrientzat, bertan materiala nola moztu, forma eman, margotzeko teknikak etab ikasteko aukera egon zen eta gero froga egiteko aukera ere bai.
Arratsaldean, Manlima Cosplay gonbidetuak hitzaldi bat eman zuten, cosplay complementuak etab egiteko zein material mota zeuden azaltzen. Hitzaldiaz aparte material horien zenbait zati hartzeko aukera egon egin zen.
Larunbateko gauzarik esperoena Cosplay lehiaketa izan zen. Bi sailetan banatuta zeuden taldeka eta bakarka. Oso antzezpen ikusgarriak egon ziren.
https://www.youtube.com/watch?v=lscr1_dNu_U
Larunbateko eguna amaitzeko, taiko kontzertu bat egon zen Keita Kazazashiren partez. Taikoa japoniar perkusio musika da eta danbor ezberdinekin egiten da.
https://www.youtube.com/watch?v=CaMPn-jjN2Q
Igande goizean, tailer gunean pelukak estirilizatzeko aukera egon zen.
https://www.youtube.com/watch?v=EXoD8T2YHVY
Aikido erakustea bat ere ikusteko aukera izan zen.
https://www.youtube.com/watch?v=TGOsqte_1YM
Cosplay pasarela ere egon zen, bertan partehartzaileak 20 segundo inguru zituzten antzezlan bat edo egiteko.
https://www.youtube.com/watch?v=eju5FVkpfCw
AZOKAKO ZENBAIT ARGAZKI
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
Ez naiz azaltzen argazkietan buuu jajja. Sonia Solano naiz ��
ResponderEliminarOso interesgarria iruditu zait zure artikulua