Iepa lagunok:
Gaur gainditu dudan azken bideojokoaren iritzia ematera nator, A PLAGUE TALE: INNOCENSE.
Jokoaren izenak esaten duenez, joko honetan plaga bati buruzko istorio bat izango da. Frantzia oinarritutako istorio bat. Europan izan zen plaga baten momentuan.
Ehun urteko guda deritzon garaian kontatzen da, bi neba-arreben ikuspuntutik: Amicia de Rune eta Hugo de Rune.
Joko gehiena Amiciarekin izaten da, onda bat erabiltzen, gerora jokoan garrantsitzua izango den gailua.
Bere aita eta ama oso gutxi ikusten zituen eta bere neba gaixorik dagoelako bere gelatik irteten ez zelako.
Hugo, Amiciaren neba da eta gaixotasun bat dauka gorputzean eta denbora osoan amak laguntzen dio aurre egiten.
Momentu batean Inkisisioa euren lurretara sartzen dira, Hugo aurkitzen prest eta Amiciak, amaren eskakizunez ihes egin dezaten eskatzen die.
Jokoaren funtsa, isiltasunean eta logika erabiltzean datza. Etsaiak despistatzeko, leku batetik bestera joateko, ikusi gabe etsaia hiltzeko...
Objetu, larruak... jasotzen eta herramientak bilatzen, Amiciak duen onda, poltsa etab hobetu daitezke. Inkisisioa atzetik izatea gutxi balitz, beste herritar batzuk harrapatzen saiatzen dira eta ihes egin behar dute, pasadizo ezkutu batekin.
Hor ezagutzen ditugu beste arazoa, kasu honetan saguak. Europara saguek ekarri zuten plaga eta milaka eta milaka daude. Saguen kontra, beste mota bateko borroka egin behar da.
Istorian zehar beste nerabe batzuek elkartzen dira, laguntzen gaituztenak. Hoie esker, arma berriak egiteko balio izango dira.
Joko mota hauetan bezala, Nagusiak daude irabazteko. Borroka irabazteko asko mugitu eta onda erabiliz puntu zehatz batzuetan eman. Ez dakit zenbatetan egin nuen kale, helburua lortzeko.
Hugorekin, gutxiago jokatzen da. Isiltasuna gehiena ihes egiteko. Bere gelaz aparte, ez duenez ezer gehiago ikusi, arrisku gehiegi hartzen ditu eta noski Amicia lagundu egin behar dio eta gauzak azaldu.
Ez dute batere ondo pasatzen. Gerora jakiten da zer gertatzen zaion Hugori.
Jokoaren istorioa polita da, kontuan izanda pairatuko dituzten gauzak kontuan izanda. Pazientzia ere galtzen zaituen jokoa ere bada, batez ere automatikoki gordetzen puntuetara heltzeko. Hor lasaitasuna dakar.
Nik jokoa Ingelesez jokatu nuen, hala ere, jokoaren zati batzuk berriz jokatu nituen eta Frantsezes jokatzea esango nizueke, merezi duelako. ( Ez nuen uste horrelakorik esango nuela )