Iepa lagunok:
2022ko otsailaren 26an, Barakaldoko BECen berriz ere Japan Weekend ospatu egin zen. Japoniar kulturari buruzko ekitaldia eta jende ugari bildu zen. Gainera ihauteriekin egin zuen bat, beraz egun borobila esan daiteke.
Erosketak egiteko bi zonaldi zituen ekitaldiak. Alde batetik, komertziala ez zen zonaldea. Bertan pertsona ezberdinek bere marrazkia, panpinak... saltzen zituzten. Bakoitzak bere estiloarekin.
Beste aldetik zonalde komertziala. Bertan, panpinak, kamisetak, posterrak... saltzen zituzten.
Bi eszenatorio ere bazeuden pabiloian, bertan ekintza ezberdinak egin ziren. Esaterako karaoke lehiaketa, anime openingak asmatzea... ( eszenatoki txikian)
Eszenatoki handian berriz; cosplay lehiaketa, animea eta zientzia Garuna Effecten bitartez eta beste hainbat gauza gehiago.
Aurten aipatzeko da Wrestling txapelketa eta erakustaldia egon zela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario