Iepa lagunok:
Denbora luzea pasa da azkenengoz idatzi nuenetik blog honetan. Kasu honetan Eraztuen Jauinean oinarrituta dago telesailari buruzko iritzi artikulua dakarkizuet.
Telesaila ikusteko momentuan, bi modutan ikus zitekeen. Alde batetik Tolkinen jarraitzaile moduan edo modu neutral batean.
Tolkinen jarraitzaile moduan, modu orokor batean esan beharra da, telesailak ez duela nondik hartzerik. Kontuan izanda Lur Erdian gerora garrantsitzuak diren pertsonai batzuentzako asmakizunak.
Adibide bat: Elendilek bi seme soilik zituen eta hori idatzia dago. Hori kontuan izanda, alaba bat jartzea ez deritzot egoki. Beste era batera esanda: Pertsonai bat asmatzen baduzu, egin zazu nahigo duzuna, baina behintzat pertsonai jakin batzuen historia etab ez asmatu.
Modu neutral baten moduan ikusis gero, bere gauza onak eta txarrak ditu. Ez da dena zoragarria izango edo dena gaizki egongo.
Modu zintzo batean esanda, "Iletsuak" agertuko ez balira edo " 3 hippiak" ez litzateke ezer gertatuko. "Iletsuak, eskualdeko hobbiten aintzindariak izan ziren eta momentu batean mendebaldera joan ziren.
Elfoi buruz, izatez bazeuden elfo beltzaranagoak hegoaldeko lurraldetan. Gil-Galad izatea, elfoen artean ile luzea duen bakarra, ez du sentzurik. Elfoek ile luzea izan dute beti. Agian harridura handiena eragin didana, elfo batek orko bakar baten kontrak zailtasunak izatea borrokan. Orkoak izatez beldurtiak dira eta euren zenbaki nagusitasunean fida dira bakarrik.
Galadriel borrokalari moduan, ideia ez dago gaizki baina izatez magian da boteretsua. Kontuan izan gabe Valinorren jaio zela eta elfoak ez direnak, eguzkiaren izpiak izango balira moduan ikusten dutela. Gainera argi hori, etsaiei beldurra eragiten die.
Celebrimbor, kasu hau Sauronekin erlazionatua dago. Sauron itxura polit baten moduan agertzen da Eregionen. Elfo guztiek uko egiten diote berak eskeini egin zien proposamenari, Celebrimbor izan ezik. Telesailean onartu egiten dute inolako trabarik jarri gabe. Batzuek ordea bere kexak edo dudak dituzte baina ez dute ezertarako balio.
Ongi elfoek sortu zituztela hemeretzi eraztunak: 3 elfoentzak, 7 ipotxentzat eta 9 gizakientzat. Polita izango zen, besteak nola sortu zituzten ikustea edo behintzat euren itxura azaltzea.
Ipotxak. Zalantzarik gabe telesailaren gauzarik onena. Kazad-Dum bere handitasunean ikustea zoragarria izan da. Nork pentsatuko luke, meategi batean janariak erein zitezkela? Horretaz aparte Elrond eta Durin IVen adiskidetasuna, nahiko ondo landua dela esango nuke. Balrogak duen itxura ez diot oso boteretsu ikusi.
Númenor. Númenorren itxura oso polita izan da. Elfoek gizakiei eman zieten irla hori, lehen aroan Morgothen kontra laguntza emateagatik. Gizaki guztiek ez dituzte elfoak oso atsegin, euren hilezkortasunaren inbidia ziotelako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario