lunes, 17 de mayo de 2021

ERAZTUNEN JAUNA ZINEMETAN 20 URTE ETA GERO.

   




       Iepa lagunok: 

     Aspaldiko partez hemen natorkizue artikulu berri honekin. Eraztunen jaunaren filmeak 2001an estreinatu egin zuten zinemetan, 2002an bigarrern filmea eta 2003an hirugarrena eta azkena. 

Orain 20 urte beranduago, hiru filmeak berriz ere zinemetan ikusi egin ditut. Batzuk esango lukete: Zergatik zoaz zinemara ikustera, edozein momentutan ikusi ahal badituzu?.

Beste batzuek: Bertsio luzean ez bada ( espanzioak) ez noa zinemara, bertsio normala ez delako ikusi behar. 

Egia da biek esaten dutena, ala ere ez nago guztiz ados. Lehendabizi ez da berdina pantaila erraldoi batean ikustea edo telebista batean ( pantaila handia izan arren ). Bigarrenik, 2001-03 bitartean zinemetan bertsio normalak jarri zituzten. 

Beharbada gauden egoeran ez bageude, bertsio luzeak jarri ahalko zitutzten. 

Zinemetan ikusi dudanaren arabera, bere garaian zinemetan ikusi dituzten pertsonez aparte, ikusteko aukera izan ez zuten jendea ere gerturatu zen. Generazio berriek ere, sentzazio hori izateko baliogarria izan da. 

20 urte hauetan zinemaren aldakata itzela ikusteko aukera izan zen, detaileak askoz ere hobeto ikusteko etab ( Badakit 4K ikusteko filmeak fisikoan daudela).

20 urte beranduago, lehen aldiz ikusiko banitu bezala sentitu nintzen. Hasiera hori, Galadrielek azaltzen duena eta Eraztunen Jauna idatzia agertzen den momentu hori. Hotzikarak gorputz guztian eta oilo ipurdia gure barnean zehar. 

Pertsonai guztien aldaketak abenturak aurrera egiten duen einean, paisaia ikusgarriak....

Soinu banda bakoitza entzutean sortzen den zirrara, momentu epiko horiek ( Theodenen hitzaldia, Gandalf Khazad Dumen, Sam Frodoren laguntza moduan). Oraindik ere, trilogia zineman amaitzen ikusi ostean, zirrara barnean daukat. 

Emozio momentu horiek, bai pasarte onetan eta txarrenetan, malkoak eragiten dituztenak. Gandalfek esango lukeen moduan: Ez dizuet esango negarrik ez egiteko, negar malko guztiak ez direlako mingotzak. 

Esan genezake, liburu baten adaptaziorik onenen artean dauden filmeak daudela, urteak pasa arren bedin berdin disfrutatzen jarraitzen dugula, lehendabizi izango balitz moduan. 

20 urte ostean, "THE END" pantailan agertu eta zinemako argia piztu eta txalo zaparrada handia berriz ere.

Ez da enten hizkuntzan, elfoenean edota gizonen artea, filme hauen magia azaltzeko hitzik.

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario