sábado, 20 de marzo de 2021

SENRAN KAGURA SHINOBI VERSUS/ ISTORIO PRINTZIPALAK IRITZIA

 

 

                       Kaixo lagunok: 

 

          Gaur Senran Kagura Shinobi Versus jokoari buruz iritzi artikulua dakarkizuet. 

 


       Joko hau, Senran Kagura animean oinarrituta dagoen bideokoa da. Jokoa ninjak eta ecchia ( erotismoa ) batzen dituen jokoa da, beraz +18 joko horietako bat da. Hala ere ez dago, sexu, hilketa... ezsenarik, erotismoz gainezkako gauzak baizik. 

 Istorio printzapilean, 3 eskola izango lirateke protagonista. Aukeratzen duzun eskolak abentura ezberdinak ditu eta elkarren kontra jokatzen dute. 

Eskola ezberdinen arteko lehiakortasunaz aparte, pertsonai bakoitzaren bizipenak eta esperientziak azaltzen ditu eta ekintza bakoitzaren zergaitiak ulertzeko balio dute. 


 

Hiru eskola horiek: Hanzo, Gessen eta Hebijo izenekoak. Istorioan zehar, eskola bakoitzek pertsonai guztiak erabiliko ditugu. Guztira 15 pertsonai izango dira, eskola bakoitzean 5 shinobi neska erabilita. 

 Neska bakoitzak bere abantailak eta desabantailak dituzte. Batzuk indartsuagoak dira erasoan eta beste batzuk defentsan esaterako. 


 

Hasieran borroka zailtasunak ez dira zaila eta istorioan aurrera egin ahal zailtasuna igotzen joaten da. Bi borroka modu daude: 

Alde batetik, pertsonaiak euren artean borrokatzen direnean. Kasu honetan "soilik" ( beste kasuan ere gerta daiteke ) borroka irabazten edo galtzen zoazen arabera, erropa apurtzen hasten da, hor dago ecchia deritzen zatia.

Beste aldetik, IAk dituen pertsonai anitzen kontrakoa, batzuk gogorragoak eta beste batzuk ahulagoak.

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario