Iepa lagunok:
Gaurkoan Red Dead Redemption 2 jokoari buruzko iritzia dakarkizuet. Iritzia nire esperientzian oinarritua izango da eta baliteke agian guztian ados ez egotea.
Red Dead Redemption 2 hasi aurretik pentsatu egin nuen, RockStarreko GTA V, ondo funtzionatzen badit ba joko hau berdina egin beharko luke. Western joko hau jokatu aurretik beste batzuk ere jokatu nituen bere garaian: America, no peace beyond de line; Depraved, Sunsetraiders...
Arcadea, hiri sorkuntza jokoa eta Age Of Empires antzekoak, guztiak westernan oinarritutakoak. Oraindik gogoratzen dut ikusitako nire lehen Westerna: " El bueno, El Feo y El Malo" eta gero ETB2n arratsaldero ematen zuten, "cine western" filmak ikusiak ditudala.
Bideojoko honetan beherapenak ikusi egin nituenean, erostea erabaki egin nuen. Trailerra ikusi eta horrek dagoeneko liluratuta utzi ninduen. Agian pena da, jokoa Pcrako hau soilik egotea eta Red Dead Redemption 1 Pcrako ez egotea.
Jokoa hasi egiten da eta lehendabiziko zinematiko, orain imagina ezazue: Arthur Morganen ahotsa eta nire WoW hori ahots horrekin. Gero lehendabiziko misioak, jokoari apur bat ohitzeko. Nik hor ere WoW hori denbora guztian nire barrenean eta ahotsean. Duchen bandaren lehen pertsonaiak ezagutzen joatea pixkanaka. Aitortzen dut ehiza etab diren misio horiek asko sufrituta gainditu nituela eta baldarkeriak egiten nituela eta jokoan zehar egiten jarraituko nituela ere.
Hasiera batean, pertsonai gehienak iritzi positiboa izatera eurekin heldu zitzaidan, gerora jokoak aurrera egiterakoan, aldatu egingo zirela. Elur zonaldea utzi eta beste mendebal basatiaren azkenengo urteak elur gutxiagorekin ikustea ere, WoW, Arthur Morganen ahotsarekin imaginatzen.
Jokoaren pasaiak ere, WoW egiten jarraitzen nuen eta oraindik ere jarraitzen dut.
Misio batera zaldiz, trostan paisai hori ikusita, esaterako mendiak aurrean elurrez beteta, etxea bide ondoan... Ezustekoak edozein momentutan gertatzeko aukera hori ere zoragarri egiten du jokoa.
Grafikoki ere, WoW, jokoaren karga irudi horiek ere oso top zirenak.
Pertsonaien aldaketa, gertatzen diren egoeren ostean eta horrek sortzen dituen ondorioak. Zonalde berriak eta pertsonai berri gehiago. Batzuk onak, besteak txarrak. Momentu asko, Western filme batzuen antz handia dute. Horietako batzuk aipatzearren: " Por un puñado de dolares ", "Sin perdón"
Misioak denean gertatzen den moduan, batzuk gehiago disfrutatu egiten dira beste batzuk baino. Misio printzipaletaz ari naiz. 2rren mailako misio horiek, nahi izanez gero jokatzekoak, apur bat denetarik daudenez, gauza ezberdinetaz jabetzeko balio dute edota kreepy sentsazioa emateko gai direnak.
Esango nuke ez naizela bakarra izango, pertsonai batekin hitz egin nahian, botoiz erratu eta tirokatu egin dudala. Edo potto ugari egin misioetan edo kontuak garbitu nahian. Baina gehien "gorrotatu" egin dudana agian, misio bat bukatu ostean, hurrengo jarraian hastea eta gordetzeko aukera ez egotea eta luzeegia egitea.
Jarraian pertsonai batzuei buruzko iritzia dakarkizuet.
Dutch Van Der Linde: Arthur Morgan eta besteen bandako liderra. Hasieran, beraren inguruan iritzi neutrala nuen. Baina jokoko momentu zehatz batean gertatzen den ondorioz, nire iritzia okerrera jo egin zuen.
Micah: Hasieratik atsegina egin ez zitzaidan pertsonai horietakoa. Momentu batean ere iritzi hori aldatzeko argumenturik eman ez zidana.
John Marston: Hasieran nire zalantzak neuzkan berari buruz. Hala ere aurrera egin ahal eta gertatzen zaiona gertatu ostean iritzia onera aldatzea lortu egin zuena. Zentsu askotan, zenbait gauza hobetu beharko lituzke. Arthur Morganen "anaia".
Sadie Adler: Emakume honen fana naizela aitortzen dut. Arthurrekin oso ondo eramaten dena eta konfindantza emanten duena. Beldurrik ez du eta norbait tirokatu egin behar bada, arazorik ez.
Abigail Roberts: John Martonen emaztea. Zaila da "gaizkile" baten emaztea izatea. Hala ere bere ideiak argi dituena.
Uncle: Esan daiteke guztion aititea dela. Momentu batean eta aukera ona eginda, banda utzi egiten du.
Jack Martson: Abigail Roberts eta John Marstonen semea. Pertsonai guztiak maite dute eta bera ukitzen duenak garesti ordaindu egingo lukete.
Andrew Milton: Agertzen den momentu berdinetik, gorrotoa hartzen diozun pertsonai.a
Arthur Morgan: Bideojoko honen protagonista. Oso pertsona serioa da orokorrean, bere lagun onenekin izan ezik. Hasieran Dutchen aginduak betetzen ditu zalantzarik gabe. Baina bi momentu zehatz batzuen ostean, bere izaera aldatu egiten da eta Arthur Morgan berri bat bilakatzen da. Badago momentu bat, historian oso aurrera, entzuten den abestia eta bera agertzen den zinematika, nigarra eragiten duena.
Musikari dagoekionez ere oso zirraragarria, asko disfrutatu egin dudana. Sentsazio ezberdinak sorrarazten duena. Momentuari berari oso ondo elkartzen duena.