viernes, 10 de abril de 2020

TOTAL WAR WARHAMMER 2 DLC BERRIA ESPEKULAZIOAK




            Iepa lagunok:

 
     Gaurkoan Total War Warhammer 2rako atera daitekeen dlc-ari buruzko espekulazio artikulua dakarkizuet. Espekulazioak apur bat nire jakitunetik ateratakoa da eta ez ditut pilo bat izen emango, asmatzen badut edo ez bigarren maila batean dago.


    Esango nuke, dlc berri hau maitzaren erdialdetik aterako dela eta dlc-az parte flc bat ere izango da barne. Total War Warhammer komunitatearen gehienok pentsatzen dugu dlc Alto Elfoak eta Orkoek osatuko dutela.


   Alde batetik orkoek aktualizazio bat jasotzea beharrezkoa dutela eta lorean agertzen den etsai klasiko bi Grom lodikotea eta Eltharion izango litzateke. Ez naiz ausartuko esaten non hasiko litzatekeen pertsonai bakoitza Total War Warhammerren mapan.


 Kanpaina dinamikoa izango dela pentsatzen dut, azken dlcan gertatu zen bezala Malus Darkblade eta Snikch pertsonaiekin. Bortizearen kanpaina azkenean, aukeratzen zenuen pertsonaia gutxi gora bera ezberdintasun gutxi zituen eta apur bat errepikatu egiten zen eta aspertze puntu batetaraino heltzeko erreztasuna zegoen.

 Hori dela eta CAk aldaketak egin zituen dlc kanpianetan, erakargarriagoa izateko.

Flcari buruz, Alto Elfoen pertsonai bat dela esango nuke ( aitortzen du, orkoen aldetik ez dakidala nor sartu ahal izango luketeen). Ikusten ditudan aukeren arte bi gutxi gorabehera argi izango nituzke eta hirugarren bat, zalantza gehiago ematen dizkidatenak ( gogoratu halaber espekulazio soila dela)

"Argi" ditudan pertsonai bi horiek honakoak dira: Imrik Caledorrekoa eta Korhil Craciakoa.

Imrik heroi nagusi  moduan ikusiko nuke, Tyrion etab moduan.

Korhil aldiz heroi moduan, Repansen kanpainan Henrik den moduan.

Hirugarren pertsonaia, korhil moduko herio moduan ( hau da, kondairetako pertsonaia izango ez litzatekeena), Karadryan izango litzateke. Karadryan fenixaren goardiaren kapitaina izango litzateko.

Unitateei buruz ez naiz sartuko, hala ere hori buruz sakonago jakin nahi baduzue bi youtube kanal gomendatzen dizkizuet zalantzarik gabe: Horadelsaqueo eta elkai.


No hay comentarios:

Publicar un comentario