martes, 18 de febrero de 2020
TOTAL WAR WARHAMMER, AHOLKU TXIKI BATZUK HASIBERRIENTZAT.
Iepa lagunok:
Oraingo honetan, Total War Warhammer bideojokoa lehendabiziko aldiz jokatuko duzuenei aholku txiki batzuk eskaintzera nator.
Total War Warhammer 1 eta 2 jokoak, beste Total War jokoen oso ezberdina da. Warhammer Fantasy munduan oinarritukoa da, bere fantasia joko bat dela argi dago.
GOMENDIOAK:
Warhammer Fantasy ezagutzen ez baduzu lehenengo jokoa erostea gomendatzen dizuet. Kanpaina jokatu nahi baldin baduzue, lehendabiziko moduan ipotxena (enanoena) izango litzateke edota Inperioarena. Orkoena, Norska, Banpiroena eta Bretonia apur bat zailagoak dira.
Ipotxen abantailak: Infanterian oinarritutako armada da, beraz praktika moduan errezenak direla esango nuke. Infanteriaz aparte, gerra makinak dituzte eta jokoa osoan magiarik ez duten armada da. Magiaren ordez errunak dituzte defentsarako zein erasorako. Borrokan ondo egin dute, armadura handia dutelako.
Inperioa: Hasiberrintzako beste aukera bat. Inperioak mota askotariko unitateak dituzte: infanteria, zaldunak, aztiak, artilleria. Probak egiteko onena izango litzateke eta hasieran beste probintziek tropa berdinak izango dituzte.
*Total War Warhammer 1 erosten baduzu edota 2 zuzenean, beste modu batera esan, bi jokoak ez badituzu, joko horretako fakzioak bakarrik erabili ahal dituzu. Besteen kontra borroka egiteko aukera badago baina ez haiekin jokatzeko aukera.
Total War Warhammer 2 erosten baduzu beste bi aukera dago hasiberrientzako fakzio moduan: Alto Elfoak eta Musker gizakiak.
Alto elfoak: Tyrion erabilita, hasierako hiria oso leku on batean dago eta lehen mugimenduak egiteko aukera errazak dira.
Musker gizakiak: Nakai beharbada errazena edota Tehenhauin. Infanteria tropa gogorrak dituzte eta min asko egiten dutenak. Ongi pasatzeko aukerak dituzu eta dinosaurioak dituzte.
ARGI IZAN BEHAR DUZUENA, BAI ALA BAI: MAGIA EZINBEHARREZKOA DA.
Magia ezinbeharrezkoa ez dela ezaten duenak, ez dauka arrazoirik. Magiak ondo erabiltzea, partida bat irabaztea eragin dezake. Magia gabe irabaz daiteke? egia esanda bai, baina kontuan izanda badirela lerro zuzen batean harrapatzen zaituzten magiak txiki txiki egin ahal dizutela. Demagun: zure infanteria lerroan dago etsaiaren kontra borrokan. Argi ez bazadude "buru sutsua" ( Cabeza ardiente ) magiak zure lerroak suntzitu ditzake.
Magia mota ezberdinak daude, beraz borrokatu nahi duzunaren kontra edo une horretan beharko zenukeenaren arabera erabaki behar da zein behar duzun.
Armadak konpentsatuak izan behar dira, irabazteko aukera gehiago dituzu. Arkulari gehiegi badituzu, ezingo dituzu etsai guztiak hil eta hauek defendatzeko unitate gutxi izango dituzu. Infateria motak ( eskuz eskuz, geziak etab, zaldunak, aztiak, munstroak) modu konpentsatu batean behar dituzu. Gehienez 20 unitate izan ahal dituzu. Eskuz eskuko infanterietan, zaldien kontra eta munstroenkontrako unitateak badaude ( lantzariak), era berean beste unitate batzuen kontra lehiatzekoak ere bai. Biak garrantzitsuak dira.
Hutsak eginez eta batailak galtzen, ikasi egiten da hobetu ahal izateko eta fakzioen dinamikak ikasi ahal izateko.
Beno, hay izan da dena. Espero dut baliagarria izan ahalko zaizuela
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario