miércoles, 5 de febrero de 2020
HEARTHSTONE - LEGENDS OF RUNETERRA
Iepa lagunok:
Oraingo honetan Hearthstone eta Legend of Runeterraren arteko konparaketa egitera nator, nire esperientzian oinarritutakoa ( argi geratu dadin). Bakoitzak jakingo du zein duen gustokoago.
Lehenik eta behin, bi joko hauek dohainik dira eta karta jokoak dira. Hearthstone World Of Warcraften oinarritutakoa eta Legends Of Runeterra berriz, League of Legendsen oinarritua.
Bi jokoak txandaka jolasten dira baina zenbait ezberditasun dituzte. Alde batetik Hearthstonen gemak lortzen dituzu txanda bakoitzean, hau da, lehen txandan gema bat, bigarrenean bi eta hamarrera heltzean, ezin dira gehiago lortu.Zeinbait kartek ordea gemak extrak eman ditzake.
Legends of Runaterran berdin baina magia gemak ere badaude eta izenak dioen moduan, magiarako bakarrik erabil daiteke.
Txandak ere modu ezberdinean jokatzen dira. Heatthstonen partehartzaile bakoitzak bere estrategia erabil dezake, kontraerasoak eta aurre egiteko moduak "sekretuak" dira, armadura, bizitza etab emateko.
Legends of Runeterran, lehendabizi karta bat jokatzen dituzte bi jokalariek, erasotzera bazoaz, besteak karta bat erabil dezake erasoa geldiarazteko. Esaterako: Etsaiak erasoa jo nahi du eta nik aukera izan dezaket, karta hori bere eskura joateko eta erasoa ezingo luke egin.
Hearthstonen, erasoa blokeatzeko "provocar" dituzten kartak daude, eta hauek suntsitzeko kartak era badaude. Legends Of Runeterran, edozein kartarekin bloqueatu daitezke printzipioz.
Bi jokoetan karta batzuk euren habilitateak dituzte, esterako: 2 puntu min etsai morroi bati. "enbestir" baldin badauka, karta etsai bat eraso egin liezaioke.
Legends of Runeterran, badaude zenbait karta gauza bereziak egiten dituztenak. Etsaiaren karta batek, "beldurra" sortzen badu, 2 puntu eraso dituen kartak badituzu ezingo zenituzke blokeatu.
Bi jokoetan konboak egin daitezke.
Hearthstonen 9 mazo modu daude: Pikaroa, Aztia, Intzisua, Gerlaria, Apaiza, Ehiztaria,Nigromantea eta Paladina. Zenbait karta mota horietakoak dira eta beste batzuk "neutralak", edozeinetan joan ahal direnak.
Legends of Runeterran, Runeterrako lur eremuetan oinarritutakoak: Freljord, Zaun, Demacia...
Hearthstonen 30 kartako mazoak dira, Legends of Runeterran 40. Bietan heroiak dauda jokatu ahal izateko. Legends of Runeterran gehienez 6 txapeldun izan ditzakezu, bakoitzak euren habilitateekin.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario