miércoles, 10 de octubre de 2018
ERAZTUNEN JAUNA VS HARRY POTTER
Lehenik eta behin, konparazio artikulua izango da. Ez da zein den hobeago ala txarragoa, hori pertsona bakoitzaren araberakoa da.
Eraztunen Jauna eta Harry Potter, bi fantasia saga ezagun dira. Aldi berean, bi fantasia mota ezberdin dira. Eraztunen Jauna fantasia altua (Fantasía Alta erderaz) da eta Harry Potter, fantasia baxua (Baja fantasia). Baina, zer dira fantasia altua eta baxua? Jarraian ezberdintasunak.
Fantasia Altura: Fikziozko mundu alternatibo batean oinarrituta dagoena, edo erreala edo primarioa ez dena. Kasu honetan Lur Erdia. Ezaugarri epikoa dituzte pertsonaiak, istorioa eta trama.
Fantasia Baxua: Mundu erreal edo primari batean dago oinarritua. Kasu honetan Ingalaterra ( orokorrean), beste leku batzuk ere agertu dira azkenengo liburuan.
Non gertatzen dira abenturak (geografikoki):
Eraztuen Jauna: Lur Erdian zehar. Hobbitonetik atera eta lurralde eta herrialde ezberdinetatik pasatuz: Gondor eta Mordor esaterako
Harry Potter: Ingalaterran zehar (Londres), Hogwarts 6 liburuetan hiru protagonistas eta bestea 7 liburuetan (Ingalaterra iparraldean beharbada), Frantzian etab (Horrocruxak bilatzen dauden bitartean)
Eraztunen jauna konplexuagoa dela esan daiteke, gauzak azaltzeko garaian detaile gehiago ditu. Hasieran liburua, astun samarra da gerora akzio gehiago dago.
Harry Potter irakurtzeko errazagoa da, jende guztiari begira idatzita dagoena.
Eraztunen Jaumeko 6 liburuetako gertakizunak, leku eta paraje ezberdinetan gertatzen dira, ez dira leku edo eremu finko batean gertatzen.
Harry Potterren akzio gehiena, Hogwartsen edo eremuetan gertatzen da. Ez dut esango ona den ala ez, ikuspuntu ezberdinak daude.
Ez dut konparaketarik egingo Lur Erdiko historiari buruz eta Harry Potteren histoari buruz. Eraztunaren jaunean gertatzen diren gertaerak, Lur Erdiaren 3rren aroan gertatzen dira. Aurrez gertatzen diren gauzak Silmarillionean esaterako eta beste liburu batzuetan daude idatziak. Pottermore izeneko web gune bat dago, bertan Rowlingnek onartutako istorioak daude, nik esan nahi dudana da, Rowlingnek berak idatzitakoa.
Bai Eraztuene Jaunean eta Harry Potterren, mitilogian agertzen diren izakiak dituztela. Herensugeak, elfoak, iratxoak...
Bietan asmatutako hizkuntzak dituzte (parsela edo sugeen hizkuntza, Harry Potterren), (elfoen hizkuntza Erazten Jaunean).
Zenbait izaki antzeko (itxuraz) ere badituzte. Nâzgulak eta Dementoreak.
Bietan aztiak daude. Harry Potteren aztiak dira protagonistak. Eraztuen Jaunean aipatzeko (Tomb Bombadil, Gandalf, Radagast,Saruman,Galadriel,Elrond,Sauron).
Kontuan hartu behar dira, garai ezberdinetan idatzi zirela Eraztunen Jauna eta Harry Potter.
Eraztunen Jaunean 9 dira protagonistak "eraztunaren elkartea" osatzen dutenak. Merry, Pippin, Frodo, Sam, Gimli,Legolas, Gandalf,Boromir eta Aragorn.Bakoitzak beren eginkizuna leku ezberdinetan egiten dituzte. Frodo eta Sam alde batetik. Legolas, Gimli eta Aragorn elkarrekin. Merry eta Pippin batera, gero Merry Rohanen laguntzen du eta Pippinek Gondorren. Boromir, Merry eta Pippin defendatzen hiltzen da. Gandalf azti moduan, hara eta hona ibiltzen da.
Harry Potterren 3 dira protagonistak. Ia beti elkarrekin, beste Hogwartseko ikasleek ere laguntzen dute gauza garrantzitsuak egiten. Nevillek Naginiri burua mozten dionean esaterako.
Bietan euren helburua lortzen dute, Voldemort garaitzea eta eraztuna Patuaren sumendira botatzera ( Gollum da izaten eraztunarekin jausten dena, baina Frodo eta Samekin borrokatu ostean).
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario