sábado, 6 de octubre de 2018
ATHLETIC CLUB- REAL SOCIEDAD
Kronika hasi aurretik zenbait gauza argitzeko.
1) Lehenik eta behin, athletic zale moduan eta nire ikuspuntutik idazten duda kronika da, ez naiz prentsalari profesionala. Nire argudioekin ados edo ez egon zaitezkete.
2) "Donde esta, no se ve la afición de San Mames" realzaleak, betiko moduan probokatzen, baina erantzun erraza dauka: Beti lehenengo mailan.
3) Real Sociedad zaleek diotenez, beraiek dira Euskal Herriko taldea. Navas, William Jose, Januzaj, Sandro ez dira euskaldunak.
4) Partidua amaitu aurretik joan zirenak, ez daukazue lotsarik. Aurpegia eman behar da momentu horietan ere.
Goazen orain kronikara.
Bigarren porrota jarraia etxean. Lehendabiziko zatian aukera gutxi baina txarte hori dezente Athleticko jokalariei. Real Sociedadeko jokalari eman eta eman eta txartel bat bakarrik.
VARrarena lotsagarria, jokaldia dudan dagoen unean ikusi behar da, ez hiru minutu beranduago. Penaltya eta 0-1 markagailuan.
Handik gutxira Munianek gola, denboraldiko 3garrena eta taldeko pitxitxia. Hortik aurrera Athletic gora joan zen baina golik ez. 1-1 atsedenaldian.
Bigarren zatia hasi eta kontzentrazio falta batengatik 1-2. Yuriren partidurik eskasena, jokaldi onak ere egin zituen. Jaurtiketak egiten ez badira, golak ez dira sartzen. Badirudi beldurra diotela jaurtiketak egitari.
Raúl García kentzea San Mamesen galtzen joanda ezin da ulertu. Bere jokatzeko era beharrezkoa zen momentu horretan. Williams kentzea agian hobeto, izan ere partidu guztian galduta egon zen eta EZ DA erdiko aurrelaria.
Aukera garbirik ez eta Yerai eta Simonen erruz bigarren penaltya, oso argia eta 1-3. 3 partidutan 7 gol sartu dizkiote Simoni. Hurrengoa Herrerinek jokatu beharko luke, 7 gol asko dira eta batzutan errendimendua baxua denean aldatu egiten dira.
Adurizek gola sartu egin zuen baina jokoz kanpokoa adierazi zuten. 20 minututan Williamsek baino aukera gehiago izan zituen.
Aduriz lesio batetik zetorren eta normala da hasieratik ez jokatzea. Gurutzeta aurrelari peto petoa da eta berak jokatu ahal zuen. Williams hegalean jokatu behar du, hortik beti arazo gehiago sortzen dituelako kontrarioan.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario