sábado, 27 de octubre de 2018
ATHLETIC CLUB - VALENTZIA
Beste berdinketa bat, 10 partido eta 7 berdinketa. Egia da porteria 0 golekin utzi zuela baina irabazten ez bada....
Aldaketa ugari egin zituen Berizzok, intentsitate eta gogo aldetik hobeto egon zen. Baina zortea aldeko izan zuela ere esan beharra dago.
Aukera garbi garbi bat izan zuen balentziak lehen zatian, baina oso ahul jo zuen baloia batsuayik eta Herrerínek geldiketa. Bi taldeek emandako ikuskizuna antzekoa izan zen.
Bigarren zatian izan zituen Athletickek aukerarik eta joko momenturik onenak baina punteria falta. Eskerrak valentziari jokoz kanpo sartu zuela gola bigarren zatia, bestela komeriak.
Dinamika ez da batere ona, zeozer egin beharko da hobetu ahal izateko
jueves, 25 de octubre de 2018
GAILURRA XTREME 3EM 7RREN ETAPA
Izen bat bakarrik datorkit burura bakarrik: Aierdi.
Orain arteko etaparik luzeena izan zen Gailurra Xtremekoa. 9 parteide zirenez, hiruko taldeak egin zituten.
Hiru taldeak orekatuak zeudela esan daiteke eta denbora askoan zehar elkarren ondoan, segundo gutxira. Korrika egiteko bideak hasi zirenean, talde urdinak aurrera egin zuen, gorriak bigarrenak eta berdeak hirugarrenak.
Horrela jarraitu zuten anoa puntura heldu arte eta azken taldeak batzarra izan zuten. Bi talde, bi alde batetik eta bestea 7 minutuko atzerapenekin. Talde urdinak, gorriari ia 3 minutuko aldea. Gorriak berdeak Ari minutu eta azkenak berdeen A taldearekiko 7 minutu beranduago.
Aierdi kapitaina zen eta bera bakarrik joango zela erabaki egin zuen. Oso denbora gutxian talde berdea eta gorria harrapatu egin zituen eta atzean utzi ere. Urdinak urrun ikusi zuten Aierdi eta pixkanaka hurbilago zegoen. Urdinak harrapatzeaz gain, atzean utzi eta amaierararte buruan. Ez da marka makala eta indartsuenen artean zegoela erakutsi zuten.
Nire faboritoak: Larra, Txomin eta Aierdi (atzoko erakustaldiaren ondoren, edozein taldek nahiko zuen berean)
Azkenean talde gorria heldu zen azkena eta Kalderete etxera
domingo, 21 de octubre de 2018
OPINIÓN "RISE OF THE TOMB RAIDER"
En esta ocasión vengo a opinar sobre el videojuego, “rise of
the tomb raider” de año 2015.
Una vez más nos embarcamos en las aventuras de la joven
Lara, tras lo sucedido en la isla de Himiko.
Este juego tiene diferentes
opciones que el anterior. Poder construir flecha y trampas le da un nuevo aspecto al juego, haciéndolo más atractivo e
interesante.
La aventura se sitúa en Pakistán y nos lleva incluso a
Siberia. Como no podía faltar en las sagas de Tomb Raider, vuelven a aparecer
nuevos seres místicos y enemigos humanos nuevos y sorprendentes aliados.
La opción de poder seleccionar un tipo de ropa con sus
puntos fuertes y débiles también es algo novedoso que según recuerdo no se daba
en el juego del 2013 (si me equivoco, podéis comentármelo).
Otra cosa que me ha gustado mucho, es lo de poder atacar desde lo altos y atacar desde atrás, sin la necesidad de usar el arco.
Otra cosa que me ha gustado mucho, es lo de poder atacar desde lo altos y atacar desde atrás, sin la necesidad de usar el arco.
La banda sonora del juego me ha resultado interesante e
incluso a veces te desconcertaba al oír la música de combate y no poder ver al
enemigo.
Los gráficos espectaculares y los diseños de los diferentes
lugares donde transcurre este nueva
aventura un auténtica belleza.
Mi puntuación al juego 7/10
GAILURRA XTREME 3EM 6RREN ETAPA
Sentitzen dut berandu idaztea kronika hau.
10 partaidek hasi zuten 6rren etapa. Bi taldetan banatu egin ziren, etaparik laburrena izan zen baina gogorra ere bai. Anoa puntua 7rren Kman izan zen. Hor lehendabiziko sorpresa. 5 kideko talde bakoitzetik, bi talde berri. Elurra ere protagonista, bertan hiru talde elkarrengatik oso gertu igoera gogorrean.
Behera bidean komeriak eta aldeak haunditzen hasi egin ziren. Lehen hiru taldeak helmugara heldu egin ziren. Laugarren taldea, 400 metrotako sprinta helmugaraino eta azkena zuzenean etxera.
Kasu honetan Tánit izan zen. Eroriko batek saietzak jo eta horrek anoa puntutik aurrera asko nabaritu egin zen. Denok bera aukeratu egin zuten etxera joan zedin, horrela ezingo zuelako ongi lehiatu.
jueves, 18 de octubre de 2018
RISE OF THE TOMB RAIDER IRITZIA
Kaixo lagunok:
Oraingo honetan "Rise of the Tomb Raider" jokoari buruz hitz egitera nator.
Jokoa izatez 2015 urtekoa baina orain dela gutxi bukatu egin du azkenean. 2013ko Tomb Raider baino luzeagoa egin zait eta agian laburragoa da eta zeozergatik luzeagoa egiten da.
Berriz ere Lara Croften abenturetan oinarritzen da jokoa. Abentura honetan, Lara askoz ere helduago ikusten dugu eta Himikoren irlako esperientziaren ondoriak eta ikasgaiak ondo ikasiak ditu.
Pakistan inguruan hasten da gure abentura eta gero siberian barrena ere. Joko honetan, ingurumenarekin jokatzea ahalbidetzen du, aukera berriak egoten. Isilpeko misioak ere badaude eta etsaia hiltzeko erraztasun handiagoak ditu. Atzetik eraso eginda edo goitik egindako erasoegatik.
Tomb Raider jokoan beti dago izaki mitologiko edo magiko batzuk eta oraingo honetan ere. Baina honetan protagonismo txikiago dutela esan daiteke. Armak hobetzea etab ere jarraitzen du izaten eta horrez gain, erabiltzen dituen arropen arabera habaintaila eta kontrapuntuak ditu eta eskeitzekoa da.
Musika eta ingurugiro ikusgarriak ditu jokoak. Batzutan gertatu egin zait etsaien musika entzutea non zeuden jakin gabe.
Jarraian jokoaren zenbait irudi izango dituzue:
Puntuazioa: 7/10
martes, 16 de octubre de 2018
ONE PIECE BURNING BLOOD
Egia esateko, beste gauza bat espero egin nuen.
Jokoa orokorrean oso ondo dago, grafiko itzelak, pertsonai pila bat. Baina denbora guztian pertsonai indartsuak egotea nekagarria bihurtzen da. Jokatu ditudan beste One Piece partidak, pertsonai normalak zeuden istorioan zehar akzio mota ezberdinak egoteko eta azkenengo puntuan edo helburu bat lortzean, etsai nagusia agertzea.
Jokoaren lekua beti berdina izatea eta pertsonai jakin batzuekin soilik jolastea, emozioa galarazten du eta are gehiago jokoaren historia oso laburra gertatzen denean.
Teklatuarekin jokoa gainditzea, apur bat estresante bilakatzen da. Mando batetik hobeto jokatzen dela esan daiteke. Borroka jokoak mandoarekin errazagoa da, konboak egiteko etab.
Hasieran time skip osteko luffyrekin praktikatzea, tutorialean botere guztiekin eta gero jokoa hastean hasierako luffy erabiltzea ez diot sentzurik ikusten. Teknikak gutxinaka ikasten badoaz entretenigarriagoa dela esan daiteke.
jueves, 11 de octubre de 2018
GAILURRA XTREME 3EM 5RREN ETAPA
Atalik hunkigarriena. Berriz ere elurra etapa honetan eta horrek dakarren paisaje ederrak.
Bi talde egon dira: Urdina eta Gorria. Hasieratik gorriak aurretik baina urdinak atzetik oso gertu. Beste egunena inmunitate lortu zutenak, dena ematen taldekideei laguntzeko.
Argi geratu da berriz ere mendian argi egotea eta seinaleei ondo erreparatzea, ez galtzeko metodorik onena delako.
Galtzeagatik urdinak lehenak jarri dira eta anoa punturaino lehenengoak iritsi gainera.Talde gorriak sutan heldu dira anoa puntura, galtzearen eraginez. Betiko batzarra eta bi talde gorri A eta B. Urdinak izan dira iristen lehenak hurrengo egunean ere lehiatzeko ( ezelakorik gertatu ezean).
Erabaki pertsonal batek (momentu hunkigarriena), arriskuan zeuden beste biek jarraitzea ahalberatu die.
Orain gelditzen direnen artean, uste dut indartsuena Larra izan daitekeela. Baina saioan zehar ikusi denez, edozein momentutan lesio bat edo beste faktore batzuek etxera joatea bideratzen dute.
miércoles, 10 de octubre de 2018
ERAZTUNEN JAUNA VS HARRY POTTER
Lehenik eta behin, konparazio artikulua izango da. Ez da zein den hobeago ala txarragoa, hori pertsona bakoitzaren araberakoa da.
Eraztunen Jauna eta Harry Potter, bi fantasia saga ezagun dira. Aldi berean, bi fantasia mota ezberdin dira. Eraztunen Jauna fantasia altua (Fantasía Alta erderaz) da eta Harry Potter, fantasia baxua (Baja fantasia). Baina, zer dira fantasia altua eta baxua? Jarraian ezberdintasunak.
Fantasia Altura: Fikziozko mundu alternatibo batean oinarrituta dagoena, edo erreala edo primarioa ez dena. Kasu honetan Lur Erdia. Ezaugarri epikoa dituzte pertsonaiak, istorioa eta trama.
Fantasia Baxua: Mundu erreal edo primari batean dago oinarritua. Kasu honetan Ingalaterra ( orokorrean), beste leku batzuk ere agertu dira azkenengo liburuan.
Non gertatzen dira abenturak (geografikoki):
Eraztuen Jauna: Lur Erdian zehar. Hobbitonetik atera eta lurralde eta herrialde ezberdinetatik pasatuz: Gondor eta Mordor esaterako
Harry Potter: Ingalaterran zehar (Londres), Hogwarts 6 liburuetan hiru protagonistas eta bestea 7 liburuetan (Ingalaterra iparraldean beharbada), Frantzian etab (Horrocruxak bilatzen dauden bitartean)
Eraztunen jauna konplexuagoa dela esan daiteke, gauzak azaltzeko garaian detaile gehiago ditu. Hasieran liburua, astun samarra da gerora akzio gehiago dago.
Harry Potter irakurtzeko errazagoa da, jende guztiari begira idatzita dagoena.
Eraztunen Jaumeko 6 liburuetako gertakizunak, leku eta paraje ezberdinetan gertatzen dira, ez dira leku edo eremu finko batean gertatzen.
Harry Potterren akzio gehiena, Hogwartsen edo eremuetan gertatzen da. Ez dut esango ona den ala ez, ikuspuntu ezberdinak daude.
Ez dut konparaketarik egingo Lur Erdiko historiari buruz eta Harry Potteren histoari buruz. Eraztunaren jaunean gertatzen diren gertaerak, Lur Erdiaren 3rren aroan gertatzen dira. Aurrez gertatzen diren gauzak Silmarillionean esaterako eta beste liburu batzuetan daude idatziak. Pottermore izeneko web gune bat dago, bertan Rowlingnek onartutako istorioak daude, nik esan nahi dudana da, Rowlingnek berak idatzitakoa.
Bai Eraztuene Jaunean eta Harry Potterren, mitilogian agertzen diren izakiak dituztela. Herensugeak, elfoak, iratxoak...
Bietan asmatutako hizkuntzak dituzte (parsela edo sugeen hizkuntza, Harry Potterren), (elfoen hizkuntza Erazten Jaunean).
Zenbait izaki antzeko (itxuraz) ere badituzte. Nâzgulak eta Dementoreak.
Bietan aztiak daude. Harry Potteren aztiak dira protagonistak. Eraztuen Jaunean aipatzeko (Tomb Bombadil, Gandalf, Radagast,Saruman,Galadriel,Elrond,Sauron).
Kontuan hartu behar dira, garai ezberdinetan idatzi zirela Eraztunen Jauna eta Harry Potter.
Eraztunen Jaunean 9 dira protagonistak "eraztunaren elkartea" osatzen dutenak. Merry, Pippin, Frodo, Sam, Gimli,Legolas, Gandalf,Boromir eta Aragorn.Bakoitzak beren eginkizuna leku ezberdinetan egiten dituzte. Frodo eta Sam alde batetik. Legolas, Gimli eta Aragorn elkarrekin. Merry eta Pippin batera, gero Merry Rohanen laguntzen du eta Pippinek Gondorren. Boromir, Merry eta Pippin defendatzen hiltzen da. Gandalf azti moduan, hara eta hona ibiltzen da.
Harry Potterren 3 dira protagonistak. Ia beti elkarrekin, beste Hogwartseko ikasleek ere laguntzen dute gauza garrantzitsuak egiten. Nevillek Naginiri burua mozten dionean esaterako.
Bietan euren helburua lortzen dute, Voldemort garaitzea eta eraztuna Patuaren sumendira botatzera ( Gollum da izaten eraztunarekin jausten dena, baina Frodo eta Samekin borrokatu ostean).
sábado, 6 de octubre de 2018
ATHLETIC CLUB- REAL SOCIEDAD
Kronika hasi aurretik zenbait gauza argitzeko.
1) Lehenik eta behin, athletic zale moduan eta nire ikuspuntutik idazten duda kronika da, ez naiz prentsalari profesionala. Nire argudioekin ados edo ez egon zaitezkete.
2) "Donde esta, no se ve la afición de San Mames" realzaleak, betiko moduan probokatzen, baina erantzun erraza dauka: Beti lehenengo mailan.
3) Real Sociedad zaleek diotenez, beraiek dira Euskal Herriko taldea. Navas, William Jose, Januzaj, Sandro ez dira euskaldunak.
4) Partidua amaitu aurretik joan zirenak, ez daukazue lotsarik. Aurpegia eman behar da momentu horietan ere.
Goazen orain kronikara.
Bigarren porrota jarraia etxean. Lehendabiziko zatian aukera gutxi baina txarte hori dezente Athleticko jokalariei. Real Sociedadeko jokalari eman eta eman eta txartel bat bakarrik.
VARrarena lotsagarria, jokaldia dudan dagoen unean ikusi behar da, ez hiru minutu beranduago. Penaltya eta 0-1 markagailuan.
Handik gutxira Munianek gola, denboraldiko 3garrena eta taldeko pitxitxia. Hortik aurrera Athletic gora joan zen baina golik ez. 1-1 atsedenaldian.
Bigarren zatia hasi eta kontzentrazio falta batengatik 1-2. Yuriren partidurik eskasena, jokaldi onak ere egin zituen. Jaurtiketak egiten ez badira, golak ez dira sartzen. Badirudi beldurra diotela jaurtiketak egitari.
Raúl García kentzea San Mamesen galtzen joanda ezin da ulertu. Bere jokatzeko era beharrezkoa zen momentu horretan. Williams kentzea agian hobeto, izan ere partidu guztian galduta egon zen eta EZ DA erdiko aurrelaria.
Aukera garbirik ez eta Yerai eta Simonen erruz bigarren penaltya, oso argia eta 1-3. 3 partidutan 7 gol sartu dizkiote Simoni. Hurrengoa Herrerinek jokatu beharko luke, 7 gol asko dira eta batzutan errendimendua baxua denean aldatu egiten dira.
Adurizek gola sartu egin zuen baina jokoz kanpokoa adierazi zuten. 20 minututan Williamsek baino aukera gehiago izan zituen.
Aduriz lesio batetik zetorren eta normala da hasieratik ez jokatzea. Gurutzeta aurrelari peto petoa da eta berak jokatu ahal zuen. Williams hegalean jokatu behar du, hortik beti arazo gehiago sortzen dituelako kontrarioan.
viernes, 5 de octubre de 2018
TOTAL WAR WARHAMMER 2/ DLC BERRIA/ BANPIROAREN KOSTA
Atzo Total Warrek, Total War Warhammer 2ko DLC berria aurkeztu zuen: Banpiroaren kosta.
Banpiroen kosta, Lustriako hego ekialdean dago kokatuta eta izenak dioenez, ez-hildakoak dira DLC berri honen protagonistak.
Horietako bat Luthor Harkon da. Baina bere jatorria misterio bat da.
Behin Norse drakkar batek, Inperioren untzi bat abordatu egin zuen, banpiro horren hilkutza zegoela jakin egin gabe. Drakkarrak Lustriaren arroken kontra jo aurretik, Norseak, Harkonen jarraitzaileak ziren.
Norseak zituela konkista handiak egin zituen eta arroken kontra hiltzen ziren gerlariak bere armadara bihurtzen joan ziren, kide gehiago izateko pixkanaka.
Mundu Zaharreko banpiroekin alderatuta oso ezberdinak dira, izan ere Harkonek ez hildako piratak ditu bere menpean.
Oso azti ahaltsua izan arrea, harrotasun handia zuen eta horrek bere kontra atera zitzaion. Lustrian barrena abiatu egin zen, objetu arkano baten bila. Sarrera bat aurkitu egin zuen, bere tropei sarrera apurtzeko agindu zien baina bertako glifoek ez zieten utzi.
Bera saiatu egin zen atea botatzen baina alferrik. Baina glifoak eta bere lotura bat sortu egin zuten eta bere indarra kentzen hasi egin ziren. Esfortzu handi bati esker askatzea lortu egin zuen baina bere burmuinari eragin zion eta pertsonalitate asko ditu bere baitan bere gorputza kontrolatu ahal izateko.
Beste banpiroekin alderatuta, bere tropek suzko armak eta itsas munstroak ditu.
4 Kondairetako pertsonai ditu. Bakoitzak itsasontzi bat dauka eta habilitate eta eraikin sail ezberdinak bakoitzaren artean. Horda moduan ibiltzen dira fakzioak baina lurraldea bereganatu ahal ditu, beste fakziak moduan.
Magia berri baten jabe dira: itsas barreneko magia.
8 izendun unitate ere izango ditu.
Beste 3 kondaira pertsonaiak zeintzuk diren, ez dituzte oraindik esan.
jueves, 4 de octubre de 2018
GAILURRA XTREME 3 ERREGE MAILA 4RREN ETAPA
Ezustekoak hasieratik. Hasi baino lehenago bi partaidek etxerako bidea hartu egin zute, osasun arazo eta medikuen aholkui jarraituz. Nire faboritoa bietako bat izanda.
Bide aztertzaileen aholkuie jarraituz, etapa laburtu egin behar izan zuten. Etapa honetan 3 talde berri osatu egin ziren lehendabiziko aldiz.
Etapa tekniko samarra izan zen, batez ere elurretan zehar ikusi ziren irudiei esker. Erorketa ugari elurretan zehar eta elurretako zatia hasi aurretik beste bik etxerako bidea hartu egin zuten.
4 pertsona etxera lasterketa bukatu aurretik, mendiak arazoak ere sortzen ditu eta horrelakoak gertatzen dira tamalez. Talde gorria hasieratik aurretik eta urdina bigarrenak denbora gutxira.
Gorrien estrategiarekin, urdinak galdu eta horrek gorrien garaipena suposatu zuen. Azken taldea, talde berdea anoa puntutik aurrera, banakako lasterketa 6 Kmtako pistan zehar.
Gorriek inmunitatea lortu zuten eta horrek gutxienez (arazorik ezean) bi egun gehiago lehiaketan egotea suposatzen zuten eta aukera hori hartzea erabaki zuten. Guztira 5 lehiakide etxera.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)