viernes, 14 de septiembre de 2018
GAILURRA XTREME 3EM/ LEHEN ETAPA
Iepa lagunok:
Dagoeneko, ikusita dugu bigarren Gailurra Xtremeko lehen etapa. Etaparik motzena baina gogorra ere bai. Hasieratik taldea berdea aurretik bukaera arte. Talde gorria lehen aldapatik atzetik, 600metroko desnibel positiboa eta pixkanaka denbora galtzen joan ziren.
7,5KMra heltzen lehenak berdenak izan ziren, gero urdinak eta azkenik gorriak. Azkenak heldu ziren talde gorrikoak bi talde berritan banatu behar izan ziren. Geldiketa puntutik aurrera, benetako erronka, azkenak ez gelditzea.
Talde gorriak izan zuten batzarrean, azkenean ez zen momentu horretan inor etxera joan. Bigarren zatian talde urdinak, berdeari denbora jan eta harrapatu egin zituzten edo beste era batera esateko, begibistan zituzten.
Etapa honetan gehien harrietu egin ninduen pertsona, Arrate izan zen. Leher eginda zihoan baina ez zen behin ere kexatu eta tipi tapa aurrera jarraitu zuen.
Lehiaketak daukan gauzarik "onena" kanporatzeko garaian, hurrengo egunean zer gertatuko den ez jakitea da. Gertatu daiteke taldeak aldatzea baina lehen etaparen ostean eta Edurne kanporatu ostean jakin zuten talde berdinetan joango zirela.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario