jueves, 27 de septiembre de 2018

ATHLETIC CLUB - VILAREAL



        Merezitako porrota. Bi jaurtiketa hiru zutoinen artera partido osoan, horrela oso zaila da irabaztea.

Lehen zati aspergarria, aukera gutxirekin eta jokalaririk onena atezaina, geldiketa bikain batekin. Yurik sortu zuen arazorik gehienak, jaurtiketak egiten zorte onik gabe, Athleticek area txikitik golak sartu nahi zituen, area kanpotik ere egin behar dira.

Bigarren zatia okerrago oraindik, Vilarrealek aukera gehiago egin zituen eta halako batean Fornalsek sekulako gola sartu egin zuen.

Hortik aurrera, beste bi gol. Bata korner bat atera eta gero, VARak ez zuen faltarik ikusi eta 0-2. Beste kontraeraso batean 0-3 Simonek ezer gutxi egin ahal izan zuelarik.

Williams EZ da erdiko aurrelaria, ia 3 urte daramatza San Mamesen golik sartu gabe. Hegaletik arrisku gehiago sortzen duela argi geratu egin da. Raúl García izan daiteke goian jarri ahal dena edo Gurutxeta erdi aurrelaria delako.

Zelai erdian, Beñat oso txarto eta Iturraspe agertu ere ez, Dani García asko bota zen faltan.

Taldeko onena atezaina denean eta 0-3 galtzen bada ez da sentsazio ona.

Hurrengo partidoa, Barçaren kontra, kontuan izanda azkenengo bi partiduetan berdinketa bat eta porrot bat jasan duela.

Oso zaila izango da baina inork ez daki zer gertatuko den

No hay comentarios:

Publicar un comentario