viernes, 29 de septiembre de 2017

ATHLETIC CLUB- ZORYA LUHANSK




       Europan barkatzen baduzu,gero damutu egiten zara. Hori da Europa Leaguen gertatu zenaren laburpena.

Lehen zatiko hamar minutuak, aukerak sortu egin zituen Athletic-ek baina bi jokalditan gola barkatu egin zuen. Hortik aurrera Athletic-en jokoa behera egin zuen, erritmo baxua, aukera gutxi sortuz.

Zoryak aukera garbiak ez zituen sortzen eta noizbehinka atera tiro egiten zuen, baina lehen zatiko korner batean defentsaren nahaste borraste batean partiduko gol bakarra sartu egin zuten. Hortik aurrera Zorya atzean sartu zen eta Athletic modu berean jokatzen zuten.

Bigarren zatia antzekoa izan zen, lehen minutuak ondo eta jokoa pixka bat hobetu zen, lehen hamar minuetan ere. Gero berriz ere oso txarto, baloia oso geldo mugitzen eta aukerarik sortu gabe. Muniain izan zen jokoa bultzatzen zuena. Arraroena izan zen, Adurizek izan zuen aukera garbia huts egitea. Aldaketak ere ez zuten jokoa hobetu, Cordobak aukera bat merezi zuela erakutsi zuen. Korrika pilo bat egin zuen, presioa ere bai.

Guzti hori gutxi balitz partida amaierarako gutxi falta zenean, hobeto jokatzen zegoen jokalaria Muniain lesionatu egin zen.

Partidu amaieran txistuak eta txaloak entzun egin ziren. Hala ere zaleek taldea babesten jarraituko dutela argi dago

No hay comentarios:

Publicar un comentario