lunes, 24 de julio de 2017

Pelennor zelaietako bataila ( filmea/ liburua)



                 Kaixo lagunak:

              Oraingo honetan, Pelennor zelaietako batailari buruzko berdintasun eta ezberdintasunak azaltzera nator. Lehenbabizi, esan beharra dago Pelennor zelaietan gertatu zen bataila lur erdiko handienetakoen artean sartuta dagoela.

BERDINTASUNAK:

Grond basurde buruarekin Minas Tirith-eko atea lehetzen dutela bere magia ilunari esker.

Rohirrim-en zalditeriaren karga.

Mûmakillen kontrako erasoa.

Gandalf eta Errege Aztiaren arteko borroka

Eowyn eta Errege Aztiaren arteko borroka eta Merry-ren laguntza bere ezpatarekin.

Kortsario beltzak portura iristen direnenan.

Denethorren pira
EZBERDINTASUNAK:

Filmean, Minas Tirith-en zazpi mailetako batean, Errege Aztia  eta Gandalf borroka txiki bat izaten dute. Liburuan, Minas Tirith-eko atea apurtzen dutenean gertatzen da eta biak zaldi gainean daude.

Filmean, orkoak, trollak... hiri barruan zehar daudenean entzuten dira Rohirrim-en adarrak Rohan heldu dela esateko. Liburuan atea goizaldean suntsitzen dute eta momentu horretan entzuten dira Rohirrim-en adarrak laguntza heldu dela jakin dezaten.

Orain batailako bi momenturik onenetariko lehena. Rohan-eko zaldunak erasora doazenenan filmean, orkoen ilaretan barrena sartzen ikusten dira. Liburuan, Theoden crinblanca zaldiarekin bere armadaren oso aurretik doa etsaiaren kontra borroka egiteko. Baina beste zaldun batzuen kontra borroka egiten du, Haradrimen kontra hain zuzen. Euren jenerala Sûladan erditik moztu eta sugearen estandartea ere apurtu egiten du, eta etsaiak hiltzen doazen bitartearn Rohan-ko zaldunak abesten hasten dira.

Filmean Minas Tirith-eko gerlariak denbora osoan hiriaren barruan borrokatzen dute. Liburuan Rohan-en zaldunen erasoaren ostean, hiritik kontraerasoa egiten dute baina gero atzera egitera behartzen dituzte.

Filmean, kortsario beltzak heltzen direnean, Aragorn, Gimli, Legolas eta hildakoen armada sartzen dira batailan. Liburuan, Eomer-ek azken erresistentzia egiteko, ezkutu horma bat sortzen du kortsarioak helduko zirela pentsatuz. Kortsarioen itsasontzi handian, ustekabean Gondorrekon zuhaitz zuria agertzen da. Itsasontzietatik, Aragorn,Legolas,Gimli, Halbarad, Elladan, Elrohir eta hegoaldetako feudoetako gerlarien armada heltzen dira eta egunaren amaiera ez da etsairik gelditzen Pelennor-en


 

No hay comentarios:

Publicar un comentario