2017ko ekainaren, 23,24,25 egunetan zehar, Bilboko Euskalduna Jauregian, 3.rren Manga eta Japoniar Kultura Azoka ospatu egin zen.
Ekitaldia bi solairutan zegoen banandua. Goiko solairua, informazio gunea, erroperoa, bi erakusketa eta stand ez ofizialak, hau da, artisauak, erakundeak etab zeuden.
Bigarren solairuan berriz, tailerrak, hitzaldiak, jokoak, stand komertzialak etab.
Ekitaldiaren hasiera ofiziala emateko aurkezpenean, Euskalduna Jauregiko zuzendaria egon zen.
Cool Japanen eskutik, japoniar janariari buruzko hitzaldi bat, anime eta 100 urteko eraldaketa, japoniara joateko bidaia nola prestatu eta 30 urte Street Figther hitzaliak eman zituzten.
Areatzako bandak, anime eta bideojoko kontzertu bat ere eman egin zuen.
Japoniar moda desfile bat egon zen, bertan estilo ezberdinetako pasarela bat egin zen deskribapenak barne.
Urtero moduan, karaoke, cosplay eta pasarelako cosplay-a egon zen. Benetan ikaragarrizko gauzak ikusi eta entzun ahal zirela.
Aurten gonbidatu pilo bat egon ziren: rinaca, sorine, destronados, shirak, helen manlima, yurai, mike valo,aerïen, cool japanekoak etab. Oso jende jatorra eta gertukoak, eurekin hitz egiteko arazorik gabe.
Cosplay-ari buruzko mahai inguruan, euren esperientziak eta jendeak galdetzen zieten erantzunak eman zituzten.
Amaitzeko, Tokyo Brass Stylen kontzertua pasada bat izan zen. Anime eta filme ezagunen abestiak jo egin zituzten, esaterako: Dragoi Bola, Totoro, Evangelion etab. Kontzertura bildu ziren jendea dantzan jartzea lortu egin zuten. Zuzeneko bikaina.
https://www.youtube.com/watch?v=ngsNMYocls8&t=310s
MILA ESKER, EKITALDIA EGITEA POSIBLE EGITEN DUZUEN ELKARTE, PERTSONA GUZTIOI
Mila esker nire argazkia jartzeagatik!
ResponderEliminar