jueves, 8 de septiembre de 2016
Bolt Action, mahai jokoa ( Gainetik kontatuta)
Kaixo lagunok, oraingo hontan mahai joko bati buruz hitz egitera nator, jokoaren izena Bolt Action da.
Bolt Action jokoa, 2.rren mundu guerrako mahai jokoa da eta bertan zenbait unitate ezberdin daude: frakotiratzailea, generala,tankea, bazuka etab. Mahai jokoan etxe suntsituak, basoak, belar babesak jartzen dira errealitatea emateko.
Jokalari bakoitzak dado ezberdinak dituzte, batek dago berdeak izan ahal ditu eta beste marroiak, esaterako. Jokatu dudan beste mahai jokoetan, txandak dado batez erabakitzen ziren eta horren arabera jokatzen zen, partida osoan. Hemen ostera, dadoak poltsa batean sartzen dira eta ateratzen den dadoaren kolorea jokalariak ekiten dio txandari. Bi aldiz joka dezake, kolore berdineko bi dado atzeratzen baditu. Baina horrek suposatzen du, gero besteak aukera gehiago izango dituela, egingo duen gauzaren arabera.
Dado bere horiek, zenbait aukera emanten dio jokalariari. Korrika egitea, aurrera joatea, lurren jartzeko, tiro egin, eta esprinta. Horiek esan zizkidatena, beste bat dago, segada deitzen dena baina hori ez genuen erabili.
Dado horiek unitate bakar batean erabili ahal duzu, hau da, unitate bat aurrera bidaltzen baduzu, zure dado guztiak erabili harte ezingo duzu ezer gehiago egin.
Korrika eginten baduzu, ez daukazu tiro egiteko aukerarik. Aurrera bazoaz mugitzen duzunaren arabera, tiro egiteko aukera daukazu ( basoa erdian ez badago eta bestearen unitatea ikusten baduzu). Tiro egiten baduzu, zenbait gauza izan behar dituzu kontuan. Unitatea ikusi egin behar duzu, tiroaren luzeera begiratu heltzen den ikusteko (frankotiratzaileak edozein distantziara egin dezake tiro), unitatea basoan badago, landan badago edota belar muino baten atzean dagoen. Ezer ez badago, dadoekin eta gudaroste liburuarekin, zenbat zauritu egin dituzun begiratzen da, (unitate batzuk zenbait dado dituzte, gehienak 1), gero zenbait hil diren.
Adibidez: 2 hil badituzu, dado bat bota behar duzu. 6 ateratzen bada, zuk nahi duzun gerlaria hiltzen da ( liderra adibidez, morala jeisten bait dio), 5 edo gutxiago berak erabakitzen du.
Lurrera botatzea erabakitzen baduzu, lurrean daudenez, zailagoa da ematea eta beraz penalizazioak dituzte, tiro egiten dutenak.
Partida estandarrak, hiru turno izaten ditu. Eta suntsitzen duzuen unitateen arabera irabazi ahal duzue.
Nire kasuan, semitake bat, unitate oso batekin irabaztea lortu nuen.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario