lunes, 13 de junio de 2016

Warcraft ( Euskaraz)


Kaixo lagunok, oraingo hontan Warcraft filmeari buruzko iritzia jarriko dizuet.

Lehenik eta behin, argi utzi nahi dut ez dudala World of Warcraft-era inoiz jokatu, baizik eta Warcraft bira izan ezik. Filma asko gustatu egin zait.

Hasieran, orkoen mundua nola dagoen suntsituta eta nola tribu guztiak leku baten biltzen diren, portal magiko batetik Azeroth-era heltzeko kuriosoa. Bertan ikus daitezke mota ezberdinetako orkoak: batzuk armadurekin, beste batzuk altuagoak, indartsuagoak etab tribu ezberdinetan egonda. Orkoetan bai orko "gizonezkoak" eta "emakumezkoak" berdin egiten dute borroka etsaiaren kontra.

Orko guztiak berdinak ez direlako, Durotan izeneko jabetzen da gauzak ez direla diruditenak, eta bere tribua basteko edozer egiteko prest dago.

Magian ere efektu berezi ikusgarriak ditu, indarraren arabera. Nola sorginkeria simple bat, hitz gutxi batzuk behar dituen erabili egin ahal izateko eta sorginkeria indartsua denean, nola kontzertratzen dituzten eskuetan gero askatu egin ahal izateko.

Gizakien pertsonai nagusia, Lothar, Ventormentaren komandantearen izaera ere gogokoa dut, nola hasiera batean ez den asko fidatzen Zaindariaren ikasle ohiarekin. Baina filmeak aurrera egin ahala, konturatu egiten da fidagarria dela.

Dena ez da ematen duena, eta espero ez diren zenbait gauza gertatzen dira, traizioak, ume bat salbatzeko egin behar dena etab.

Paisaia, Ventormenta ikustea zoragarria da, detaile asko, estandarteak lehoiaren ikurrarekin.

Batailak ere oso ikusgarriak dira, nola orkoak indartsuagoak diren eta gizakiak zailtasunak dituzten hauek gainditzeko. Orkoak, gizakien moduan ugaltzea ere gauza arraroa egin zitzaidan, ezagutzen ditudan orkoak espora bidez egin zutelako hori.

Azken batailan, gizakia legioak eta orkoen hordako bataila handia, presoak askatzeko denbora emateko, ideia ona da nahiz eta gero beharrezkoa zen ezbehar bat gertatzen da eta beranduago Lothar agertzen da grifoarekin eta zer gertatu den ikustean ezin du sinestu.

Ipotxak ere estetikoki ere asko gustatu zitzaizkidan izateko eran etab. Elfoak ordean filma ikusita ez zitzaizkidan asko gustatu.

Bigarren zati bat aterako duten sentzazioa daukat, zenbait gauza airean gelditzen direlako


No hay comentarios:

Publicar un comentario