lunes, 30 de mayo de 2016
Zergaitik Teemo "Pool Party" OC Kosplaya egin?
Arrazoi nagusia eta garrantsitzuena: Nahi dudalako.
Teemo, League of Legends-ko pertsonai bat da, azkonarra hain zuzen ere. Pertsonaia izatez, jokotik kanpo, oso potxoloa eta besarkatzekoa dela pentsatzen dut, baina jende askok gorrota dio.
Egia da, perretxiko arriskutsuak dituena, batez ere ikusezinak direlako eta eztanda egiten dutelako.
Kontuan izanda, egin nahi dudan ekitaldirako udan izango dela, ba kosplay udatiar bat egitea pentsatuta neukan eta ez naizenez oso habila ba teemorena egitea pentsatu nuen. Gainera, erronka moduan ere hartzen dut, nahiz eta gehiena etxean edo dendetan erosi daitezkeen gauzak erabili, bere aurpegiaren kareta egitea, teknika hobetzeko aukera ematen didala pentsatzen dut.
Patroiak egiteko papel batean, patroia gomaevan jartzea moztea eta kolarekin itzaztea, pixkanaka hobetzen lagunduko didala uste dut. Horrez gain, margoak erabiltzen ikastea, begiak egiteko eta bere ileazala margotzeko esperimentu bezala erabil dezaket.
Ez dakit nola geldituko den amaituta daukadanean, ahalik eta hobekien egiten saituko naiz. Gero ekitaldian hobekien pasatzeko eta "pike" apur bat egoteko.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario