Kaixo lagunok, oraigo ortan XVIII Motsukora Jarduanldiei buruzkoa kronika bat dakarkizuet.
Lehenik eta behin, Motsukora Barakaldon dagoen japoniar kulturaren elkarte bat da, eta aste santu osteko asteazkenetik larunbatera ekitaldi bat egiten dute.
Ekitaldian, mota askotako lehiaketa, hitzaldi etab egon ohi dira. Sarreran, esposaketak egoten dira.
Ostegun arratsaldean, prop edo arma prototipoak nola egin esaten zuten tailer bat egon zen. Tailerra bi zatitan banatuta zegoen, lehen zatia asteazkenen arratsaldean egin zen eta bigarren zatia berriz larunbat goizena. Ekitaldiko prop-a, Kingdom Hearts-ko giltza-ezpata izan zen. Bigarren zatian, kolorearen teknikak etab erakutzi zuten
Materiala:
Jarraian, tailer horretako bideo batzuk utziko dizkizuet:
Gauza berri eta pertsonal moduan, Music Bideo Kosplay bat egitea. Kosplayerrei galdetuta, ea bertan atera nahi zuten, baiezko eman zidaten asteazkeneko bi bideo bat jarriko dizkizuet.
Urtero moduan, Manga Party ere ospatu egin zen. Bertan zenbait taldek galdera batzuk erantzun behar dituzte. Asmatzen dutenean puntu bat jasotzen dute, asmatzen ez badute ez dute punturik irabazten eta jokoan Creaperra atera eta galdera asmatzen ez baduzu, puntuak gal ditzakete, zerbait aipatzeko.
https://www.youtube.com/watch?v=osd139X2anw&feature=youtu.be
https://www.youtube.com/watch?v=UYyI0zePOcU&feature=youtu.be
Hall-ean dantza egiteko aukera zegoen, horretarako telebista batetan talde baten dantza jartzen zenuen eta euren pausuak egin behar zenituen.
Softcombat txapelketa ere egon zen. Bertan ezpata berezi batzuekin, 3 punto lortu behar zituzten partida irabazteko. 5eko rumble bat ere egon zen eta irabazlea zuzenean finalera joateko. Beste 4rak elkarren lehian egon ziren, bat finalera heltzeko.
Gynkana ere izan genuen. Bertan talde batzuk hainbat froga egin behar zituzten eta puntuazio gehiena lortzen zuen taldeak irabazten du.
Hype momentua ere egon zen. abestiak era batera abestu behar zutenean. Kasu honetan " Dragones y Mazmorras" abestia izan zen. Partehartzaile batzuk abestiaren doinua ez zekitenez, zenbait jende, abestia kantatzera igo ziren, laguntzeko asmoz.
Jan Ken Pon, lehiaketa ere egon zen. Harri, guraize, papera jokoa baina, irabazten zuenak plastikozko mailu batekin bestea jo egin behar zuen. Galtzaileak kasko bat azkar jarri behar zuen buruan puntua ez galtzeko, buruan jotzen bazuten puntu galdu egiten zuen eta besteak irabazi.
Aurten berria izan zen pasarela bat egin zen kosplay lehiaketaren aurretik. Pasarela horretan, ikusgarriak ziren kosplayak egon ziren.
Pasarela ostean kosplay lehiaketa egin zen. Hemen denetarik egon zen, kosplayak bakarrik, taldeka, yaoi, yuri etab. Maila ere oso altura izan zen, zein irabaziko zuen erabakitzeko oso zaila.
https://www.youtube.com/watch?v=1wOxGGGaOqQ&feature=youtu.be
Kosplay lehiaketaren ostean, karaokearen txanda iritzi zen.
Bukatzeko, modu amateur batean grabatutako, Motsukora Cosplay Music Bideoa ikusteko linka utziko dizuet:
https://www.youtube.com/watch?v=XXvmRj6vsEw
Mila esker, bideoan parte hartu zenuten guztioi.
Pd: Ezkontza frikiak ere egon ziren, jarrian ezkontza horietako bat
No hay comentarios:
Publicar un comentario