sábado, 26 de marzo de 2016

Santiago Bernau esperientzia


Kaixo lagunok, gaurkoan Santigo Bernabeun izandako esperientzari buruz hitz egingo dizuet.

2016ko Otsailaren 13an, Santiago Bernabeu zelaira joateko gonbitea egin zidaten, Real Madril-Athletic Club de Bilbao ikusteko. Nola aukera hori galdu.

Zelaira heltzeko bidean, ez nuen arazorik izan Athletic-en kamiseta eta bufanda eramateagatik. Zelai kanpoaldean gizon batek galdetu zidan, ea zertarako jokatzen zuen partida Athletic-ek, irabazteko erantzun nion. Irabaztera joaten ez bazen, hobe zela etxean gelditu.

Gero, Madrileko eskola bateko ikasle batzuk hiru galdera egin zizkidaten: Zein zen nire Athletic taldeko jokalaririk gogokoena, zergaitik zen jokalari hori eta Athleticen himnoa abestu nezakeen.

Zelaia benetan handia da, zelai azpiko 9.rren ilaran negoen eserita. Zenbait Athletic zale zeuden inguruan eta hori apur bat lasaitzea  eragiten du. Arazorik ez zen egon eta Athletic-en bi golak gogotsu eta harro. Bertan Real Madril zaleak esan zituztenak erantzuteko gogoak eragiten zituen, baina ez zuen batere merezi ezer esateak.

Azkenean nahiz eta irabaztea lortu ez, harro sentitzeko partida jokatu egin zuten, han bi gol sartzea oso zaiala bait zen.

Zenbait zaletuk esan zidaten,ez pentsatzeko guztiak berdinak zirenik, mehatsuak etab esaten.

Gauza positiboa izan zen, zenbait Real Madril zalek Athletic esatea taldeari eta ez " el bilbao "





No hay comentarios:

Publicar un comentario