jueves, 16 de octubre de 2025

JAPAN WEEKEND BILBAO 2025 URRIA

 

 

          Aupa guztiok:


       2025ko urriaren 4an, Barakaldoko BECken Japan Weekend ekitaldi berri bat egin zen. Bertan japoniar kulturaren tailerrak, ikuskizunak... zeuden eta jende pilo bat batu ziren bertan. 

 

      Ekitaldia gune ezberdinetan egon zen banatuta eta gune ezberdin horiek ere banatuta zeuden. 

 

     Alde batean, kultura elkarteak zeuden: 3d Pixel art, Bizkaia Jugger, Star Wars ezpatak ikastaroa....  

 



 

    Beste aldean, erdigunean gune komentziala eta ez-komertziala. 



   Gune komertzialean, dendak zeuden, panpinekin, kamisetekin etab






  Gune ez-komertzialean, artistak zeuden. Bakoitzak bere marrazkiak, 3d imprimagailuarekin egindako panpinak, pegatinak, estilo propioan egindakoak eta horrenbestez oso ezberdinak euren artean. 



 

 

Tailerrak eta txapelketak ere egon ziren. 

 

Esaterako karaoke txapelketa: 


 

Tailerretako bat, Dragoi Bola buruak margotzearenak izan ziren, Dragoi Bola N-casten bitartez. 




         Japoniar antzerkia ere izan zen, AIKO erakundearen partetik. 

                           






    

No hay comentarios:

Publicar un comentario