Iepa lagunok:
Aurreko artikuluan esan nuen moduan, abenduaren 3an Total War Warhammer 2ren DLC berria ateratko da eta aukariak hauek izango dira: Naestra eta Arahan alde batetik eta Thor beste aldetik.
Nor da Thot "Higuingarria". Erantzuna sinplea honako hau litzateke, Skaven bat da edo beste era batera esanda gizaki-arratoi bat.
Moulder klanaren ingeniari bat da eta klan hau skavenen artean boteretsuenetakoa da. Moulder klanak munstroak egiteko habilezia handiak dituzte eta besteek estimu handian dituzte euren sorkuntzak.Thot oso skaven zaharra da eta badirudi bizitza ez zaiola agortzen, jan dituen sorginharriei esker. Sorginharriak kaosaren sustantzia bezala mutazioak eta aldaketak eragin dizkio Thoti. Horietako bat hirugarren beso bat hazi egin zaiola.
Hezurrezko espinak ditu bere bizkarrean, eta asko haserretzen da kontrolatu ezin duen botere bati esker. Sorginharriak duen sustantzia odoletik dabilen bitartean, bere hirugarren besoak indar ikaragarria emanten dio. Bere indarra hain handia da, izatez arratoi-orgro bat lurrera botatzeko bezainbestekoa bere *"harrapatu-hil hil" armarekin. (* Testua, erdaratik euskerara itzulia dago eta bere armaren izena erderaz honako hau da: coge-mata-mata).
Bere ezker begia aspaldi galdu egin zuen, piztien jaun baten kontra eta begia zuen lekuan, disformazio harri bat jarrita dauka. Hori gutxi balitz bere maldizioak erregenerazioa izan dezan ahalbidetzen du.
Tileako irakasle batek, Praag inguruetan zebilela topa egin zuen Thotekin. Ezpatarekin zehartu egin zuen baina zauri berehala sendatu egin zen. Asteetan zehar ihes egin zuen irakaslea txakur tamainako arratoiez jarraituta.
Thotek duen maldizioak ere bere eragin kaltegarriak baditu. Esfortzu fisiko handia egiten duenen sekulako gosea eragiten dio eta oso gutxitan lortzen du ase gelditzea. Egoera honek inguruan dauden skaven guztiei eragiten die, bereziki beste lekuetara borrokara doan. Beti darama bere ondoan mota ezberdinetako animaliak, boltsatatik ihes egin nahirik.
Munstroak sortzeko dituen habileziengatik, Moulder klanean igoera nabarmena izan du
Skaven guztien artetan bigarren skaven zaharrena da, 13en kontzeiluan dagoen skaven zaharraren ondoren.
Skaven munduan gertatzen den moduan, etsai asko hil egin behar izan ditu skavenen artean.Batzutan zauri handiak izan ditu, segundu gutxitan berpiztu eta bidalitako hiltzaile guztiak hil. Milaka istripu, labankada etab jaso izanak ditu baina beti itzuli egin da.
Moulder klanean goreneko postuetan egon nahi duenez sarri joan ohi da beste skavenenkin borrokara. Bere hirugarren besoko "hartu-hil-hil" aparte, latigo bat ere darama, minotauro larruz egindako eta trolen zuko gastrikoekin.
Munstro berriak sortzeko lur azpitik leku askotara joan egin da, munstro berrien bila. Gizaki-muskerren ohianeta, iparraldeko Albion etab.
Behin bere esperimentuekin zebilela, Grimgor "burdin-azal" bere gotorlekuan sartu egin zen bere mutilekin ( Grimgor orko bat da eta bere mutilak ere bai ) eta dena txikitzen hasi zen. Hori ikusita Thotek bere munstroak bidali zituen, erasotzaileen kontra baina alferrik. Bere amorruan hain handia bihurtu, non bere azken munstroak bidali zituen borrokara.
No hay comentarios:
Publicar un comentario