Iepa lagunok:
Abenduaren 3an, Total War Warhammer 2ren dlc berria datorkigu berriz ere. Hori aprobetzatuz, warhammer istoriari buruz idaztera natorkizue. Kasu honetan, Naestra eta Arahan.
Nortzuk dira Naestra eta Arahan?
Bi elfa hauek, krepuskuluaren ahizpak dira eta elfo silbanoak dira. Bikiak dira, baina bikiak izan arren euren artean oso ezberdinak dira. Naestraren espiritua, argia bezain garbia da eta Arahanena ordea, su gar baten bezain basatia.
Naestrak borroka gaitz handi bati aurre egiteko baino ez du gustoko, Arahanek ordea biolentzia ahal duenean erabiltzea gustokoa du eta pozez gainera.
Naestra beti dago bere ahizparen jokabideen kontra ( horrek Arahani poztasun handiago ematen dio). Ezberdinak izan arren, beti elkarrekin dabiltza. Ez dira inoiz bananduta ikusi. Bata argia den lekuan bes
tea iluntasuna, naturan gertatzen den moduan.
Suntsipena eta haserrea dagoen moduan, besteak lasaitasuna eta bakea izango lirateke. Athel Lorenen bi zatiak azaltzen dituztenak.
Arielek izan ezik, inork ez daki nondik datozen bi ahizpa bikia hauek, zurrumurru ugari daude. Batzuk diotenez, elfa gazte baten bi zatiak izango lirateke, baso basatian aspaldi galdu egin zena eta birmoldatu egin zutena. Beste batzuek diote, Naestrahan izeneko neskato elfa bat, basozainak sartzen ez diren leku batera joan zela maitagarri batzuei segika.
Ahizpak berriz ere agertu zirenean, Naestrahan beste gauza ezberdin batean bilakatu zela nabaritu egin zuten. eta bi gerlari hauek berarekin lotura zutela.
Zuhaitz abeslariek, elfo silbanoen aztiak diotenez neskatoa bitan erdibitu egin zela. Beste batzuek Arielen bi aspektuak zirela, bere argia eta iluntasuna. Beste batzuek Ariel eta Orion ( elfo silbanoen erregina eta erregaa) bezain jainkotiarrak direla.
Zurrumurrurik handiena, Arielen alabak direla eta beraz Athel Lorenen printzesak. Elfo silbanoei hauei buruz hitz egiten dute, Arieli diotez maitasunarengatik eta jakin badakite, Arielen baimenarekin hitz egiten dutela.
Lehendabizikoz agertu zirenean, Ariel hilkorren mundutik erbestera joan zenekoa izan zen. Garai horietan bere hizlari moduan ibili egin ziren.
Gizaki-animalien* eraso batetan agertu ziren lehendabiziz ( *Hombres Bestia erderaz ), basoan ikaragarrizko sute bat eragin zuten eta elfo silbanoak basoaren malkoak entzuten borrokara joan egin ziren. Hala ere ez ziren erasoari aurre egiteko bezain beste. Momentu batean, Gizaki-animaliek elfoen lerroak suntzitu eta euren sarraskia egiteari ekin zioten.
Borrokaren erdian ordea, bi gerlari zerutik agertu egin ziren, basoetako herensuge zaharretako batean. Bi gerlari hauek, bikiak ziren baina aldi berean ezbedinak.Batak ilea gauaren beltza bezalakoa eta beste zuria egunsentiaren bezalakoak. Herensugeak etsai ugari hil egin zituen eta bi gerlariek bere gainean geziekin sarraskia jarraitu.
Ile beltzeko gerlaria, herensugetik jeitsi eta zaurituak zaintzeari ekin zion, bere ahizpa ordea beste etsaien kontra oldartu egin zen.
Ikutzen duten edozin arma, naturarekin beteta geratzen zen. Naestraren armak, kaosa eta suntsipenaren kontrako oso arriskutsua zen eta Arahanena ordean ontasuna eta argiaren kontra arriskutsua. Horrela izanda bikiek, basozaina sartzen ez diren lekuetakin lasai asko joaten dira.
Naestra eta Arahan hurruntasunetik borrokatzea gustokoa duten arren, eskuz esku ere egiten dute. Daithek ( elfoen errementari onenak) euren gustuak beti betetzen ditu. Naestrak borroka guztietan nahi duen arma afilatua eta Arahanek borroka bakoitzerako nahi duen lantza berriak. Inork ez du fabore handiagorik, ezta elfo nobleek ere.
Jasotzen duten edozein min, ez dauka eraginkortasunik bestea bizirik dagoen bitartean, beraz, argi egon behar da biak aldi berean hiltzeko aukera duela. Biei eragiten dien arren Arahani eragiten dion gehien. Arahan, Gorgona baten tripetatik irten egin da, banpiro bati burua moztu, aurretik banpiroa tripak atera eta gero.
Arahen hilketak egiten dituen segundo horietan, Naestrak bere konrola galdu egiten du eta pasa egiten saionean bera ahizparekin haserretu egiten da.
Basoko piztien nagusiak dira. Pizti horiek Naestra maite egiten dute eta eskatzen dienari kasu egiten die. Arahani ere kasu egiten diote baina beldurra sortzen bait die. Arahen gustora hiltzen ditu etsaiak, Naestrak ordea begiak malkoz beteak.
Bi animali nagusi dituzte borrokara joateko: Gwindalor eta Ceithin-Har. Gwindalor arrano erraldoi bat da. Talyn arraoen erregearen odolekoa dela esan daiteke. Geziekin eroso eraso dezateketen lekuetara eramateko habilezia dauka. Ceithin-Har borrokaren lekurik odoltsuenera, handik errazago etsaiak suntsitzeko.
Bi piztiak ez dute laguntasun handirik elkarri. Gwindalorrek pentsatzen du Herensugea oso epai arina dela eta herensugeak arranoari buruz, oso kontuz ibiltzen dela. Naesta eta Arahani dioten maitasunak elkartzen ditu eta eurengatik arriskuan jartzeko prest daude.