lunes, 23 de septiembre de 2019
ATHLETIC CLUB - ALAVES
3tik 3 garaipen San Mamesen denboraldi honetan. Beste derby bat, partidu berezia, beti irabazi nahi den horietakoa. Honekin ez dut esan nahi, beste guztiak ez ditugula nahi irabazi.
Joko aldetik ez zen oso partidu ona izan, proposamen gutxi bi taldeen artetik baina eraginkortasuna izan zen nagusi. 5 partidutan Athleticek gol bat jasotzea zeozergatik izango da.
Alavesek penalty argia egin zuen, Varrak ere hori argi utzi egin zuen eta Raúl Garcíak gola. Momentu hori heldu arte aukera garbirik ez zen izan. Athletic defentsan oso ondo aritu egin zen.
Bigarren zatian aukera gehiago izan ziren eta zorte txar asko ere. Muniainek bi izan zituen, buruz jotzeko ( heldu egin ez zena) eta area barruan bakarrik zegoela ate guztia beretzat eta ia kornerrera bidali zuena. Williamsek zutoinera bidali zuen beste baloi bat, sartu izan balitz jardunaldiko gola zihurrenik.
Jokaldi korapilotsu baten ostean, Muniainek bigarren gola, lasaitasunaren gola. Hala ere, Alavesek izan zituen bere aukerak eta zorionez ez zuten asmatu.
AIPATZEKOAK:
Toquerori homenaldia, merezitakoa.
Liderrak, behintzat asteazkenera arte
Hurrengo helburua Leganes
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario