sábado, 28 de septiembre de 2019
ATHLETIC CLUB - BALENTZIA
Lehen porrota San Mamesen. Joko aldetik oso gutxi, lehen zatia oso txarra, presio eta intentsitaterik gabekoa.
Balentzia oso erraz heltzen zen area ingurura arriskua sortuz eta defentsaren huts egite baten ondoriez gola. Lehen zatian erasoan arriskurik ez du egin Athletic-ek
Bigarren zatia hobeto ibili da eta zenbait aukera izan ditu baina ez ditu sartu. Cillesenek ez du lan askorik egin behar izan, Simonek guztiz alderantzizkoa.
Jokoaren kontrala balentziak izan du eta bere gola oso ondo gorde egin du amaiera arte. Muniain oso txarto ibili da, paseetan ez du batere asmatu saiatu den arren. Aldaketek ez dute aldakeratik ekarri taldeari eta areara baloirik ia ez, nahiz eta Aduriz zelaian egon
miércoles, 25 de septiembre de 2019
FREAK WARS 2019 (EUSKARAZ)
2019ko irailaren 14tik 15era bitartean, Madrilgo, Pabellon de Cristal Casa de Campon, 3rren Freak Wars ekitaldia burutu zen.
Wargaminga,cosplay, dioramak etab osaturiko ekitaldi paregabea. Ekitaldiko eraikinera sartu aurretik kartel handi bat zegoen, leku ezberdinetako jendeari ongi etorria emateko. Izatez kartelean ere "Ongi Etorri" idatzia zegoen eta Bizkaitik joanda hori ikustea pozgarria izan zen.
Ekitaldia behe solairu batean zegoen egokitua eta argazkitan baino askoz ere handiagoa zen. Sartu eta berehala, ezkerretara Warhammer 40000 diorama erraldoi bat zegoen.
Ekitaldia kale ezberdinez zegoen osatua gai ezberdinetako merchandaisingarekin eta nondik hasteko dudan jartzeko modukoa.
Stand batzuetan baina eskatzen, noski, euren propekin argazkiak ateratzeko aukera zegoen.
Hitzaldi mota ezberdinek ere bazeuden ikusgai eta aurkezleei galderak egitea ere posible zen ohikoa den moduan.
Lehiaketa ezberdin asko ere bazegoen: Warhammer, Blood Bowl, Cosplay, Prop etab
ARGAZKI BATZUK GEHIAGO:
lunes, 23 de septiembre de 2019
ATHLETIC CLUB - ALAVES
3tik 3 garaipen San Mamesen denboraldi honetan. Beste derby bat, partidu berezia, beti irabazi nahi den horietakoa. Honekin ez dut esan nahi, beste guztiak ez ditugula nahi irabazi.
Joko aldetik ez zen oso partidu ona izan, proposamen gutxi bi taldeen artetik baina eraginkortasuna izan zen nagusi. 5 partidutan Athleticek gol bat jasotzea zeozergatik izango da.
Alavesek penalty argia egin zuen, Varrak ere hori argi utzi egin zuen eta Raúl Garcíak gola. Momentu hori heldu arte aukera garbirik ez zen izan. Athletic defentsan oso ondo aritu egin zen.
Bigarren zatian aukera gehiago izan ziren eta zorte txar asko ere. Muniainek bi izan zituen, buruz jotzeko ( heldu egin ez zena) eta area barruan bakarrik zegoela ate guztia beretzat eta ia kornerrera bidali zuena. Williamsek zutoinera bidali zuen beste baloi bat, sartu izan balitz jardunaldiko gola zihurrenik.
Jokaldi korapilotsu baten ostean, Muniainek bigarren gola, lasaitasunaren gola. Hala ere, Alavesek izan zituen bere aukerak eta zorionez ez zuten asmatu.
AIPATZEKOAK:
Toquerori homenaldia, merezitakoa.
Liderrak, behintzat asteazkenera arte
Hurrengo helburua Leganes
martes, 17 de septiembre de 2019
FREAK WARS 2019
Los días 14 y 15 de Septiembre de 2019, en el pabellón de
cristal casa de campo se realizó la 3ª Freak Wars de Madrid.
Unas jornadas de juegos de mesas, cosplays, venta de
dibujos, figuras etc. A fuera del recinto se encontraba un cartel dando la
bienvenida a los asistentes en diferentes idiomas.
Las jornadas se realizaron en la planta baja del edificio y
la primera vez que se ve todo el conglomerados con los puestos etc, es más
grande de lo que en base a las fotos se pueda uno imaginar.
Diferentes calles con numerosos puestos dividían el evento,
con todo tipo de artículos de diferentes índoles. El enorme diorama de
Warhammer 40.000 era muy impresionante con las diferentes unidades de cada
bando, edificios, barcos de desembarcos…
Me impresiona ver mientras que caminaba por una de las calles de los stands,
el enorme dragón que tenía desplegado.
Juegos de mesa de diferentes modalidades bañaban los stands
con impresionantes figuras, bustos que daban ganas de comprar. La cuestión era
que comprar y donde, una decisión arduo y difícil.
Diferentes charlas acompañaban el programa del evento, para
gustos de diferente tipo. Un escenario donde se hizo el concurso de cosplay y
otras actividades.
También disponía de una zona de venta de prints de
cosplayer, tod@s impresionantes.
Había algunos stand, donde si pedias por favor, podias
sacarte fotos con alguna espada laser, florete etc y además podías hablar y
preguntar cosas especificas.
FOTOS VARIAS:
sábado, 7 de septiembre de 2019
TRIKIMAILU JOLASAK
2019ko irailaren 6an, Trikimailu Jolasak dendaren irekitze festa egin zen.
Denda edozein adinetako jendearentzako jolas ezberdinak eskeintzen ditu, umeetatik hasita nagusientzako.
Zenbait joko frogatzeko aukera izan genuen, mota ezberdinetakoak.
Lehenengoa janari jolas bat izan zen. Karta jolasa hain zuzen ere. Janari japoniar batzuen kartak banatzen dira 7 guztira. Erdian dagoen mahai batean, janariak jartzen dira, beste karta batzuk direnak.
Eskuan dituzun kartetatik bat aukeratzen duzu eta buruz behera jartzen duzu mahaian. Karta hori zuretzako da eta guztiek euren karta mahaian jartzean buelta eman eta zuri gelditzen zaizkizun 6 kartan, zure ezkerrekoari emanten dizkiozu. Erronda guztiaren bukaeran, hau da, eskuan kartarik ez dauzkazunean puntuaketa hasten da. Punto positivoak izan ditzazu, punturik ez edo puntak gal ditzakezu. Esaterako: hiru shashimi ( oker ez banago, baina azalpen moduan) badituzu, ez duzu punturik lortzen, baina beste kartu batzuek puntuak emango dizkizu. Guztira hiru erronda dira, hiru aldiz kartarik eskuan ez dituzunean.
Dendako jabea euskaraz hitz egin ahal diozu arazorik gabe, nahi izanez gero. Hori erakargarria dela esan daiteke.
Mahaia jokoak, rol jokoak etab gustatzen bazaizkizue, gerturatzeko gonbita zabaltzen dizuet.
Jarraian bere instagrameko link utziko dizuet:
https://www.instagram.com/trikimailu.jolasak/?hl=es
jueves, 5 de septiembre de 2019
CS:GO - RAINBOW SIX SIEGUE
Kaixo lagunok:
Azken egun honetan Rainbow Six Siegue jokoa frogatzeko, dohainik zeuden zenbait egun pasatu dira. Ordu batzuk jokatu ostean, CS:GO bere garaian jokatuta bien arteko konparaketa egitera nator.
Nire esperientziatik ateratako gauzetatik datorrena. Ados egon zaitezkete argumentuekin edo agian ez, hori bakoitzaren iritzien araberakoa da.
Bi jokoak lehenengo pertsonan jokatzeko shooterrak dira, bi taldetan banatzen direnak.
Bi joetan helburu jakin batzuk daude, txanda ezberdinetan lortu ahal izateko. Taldeen eginbeharra txanda bakoitzean ezberdinak dira, bi taldeek aukera berdinak izan ditzaten.
CS:GO jokoan norberak erabakitzen ditu zein arma erabili nahi dituzten. Armak errondetan irabazten den diruarekin erosten dira, aukera ezberdinen artean.
Rainbow Six Siegue jokoan, pertsonai zehatz batzuk daude, funtzio jakin batzuk dituzte bere ahulgune eta indargune batzuekin.
CS:GO joko zuzenago bat da partidak jokatzeko garaian, Rainbow Six Sieguen taktikagoagoa da.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)