Shadow of the Tomb Raider bukatu berri dut eta hona hemen niri iritzia. Egia da jende askori ez zaiola asko gustatu eta emaitza onak ez dituela izan, baina hori norberaren iritzia da. Iritzia jokalari normal moduan izango da, ohikoa den moduan.
Tomb Raider hiru bideojoko berrien azken atala da, Shadow of the Tomb Raider. Orokorrean gustatu egin zaidan jokoa izan da. Gauza batzuk hobeto eta beste batzuk ez hain ondo iruditu zait.
ISTORIOA:
Beste bi jokoekin alderatuta oso ezberdina dela esan daiteke. Lara Croft helduago bat da protagonista. Etsaia betiko lez, "la trinidad" izenez ezagutua. Mitologiak ere bere garrantzia dauka jokoan zehar eta naturagaindiko gertaerak "errealistagoak" dira. Jokoaren izenak dioen moduan, Tomb Raiderren alde ilunak agerian uzten ditu.
Arrisku berriei aurre egin behar die, leku basatiago batean eta bere habilezia, adima etab eraldatu egin behar ditu.
JANTZIAK:
Joko honetako jantziak besteekin alderatuta politagoak direla pentsatzen dut. Beste jokoetako jantziekin jolasteko aukera badago ere, nik istorioaren jantziai buruz nabil idazten. Bertako jendeak erabiltzen dituen jantziak daude, kultura horretaz apur bat gozatzeko aukera emanten. Zeregin ezberdinetarako jantziak.
MISIOAK:
Denetarik aurki ditzakegu. Batzuk jende artean informazioa bilatzeko, su armak derrigorrez erabiltzekoak, bai pistolak etab eta bai molotov koktelak (arma inprobisatu moduan). Armak hobetzeko animaliak eta piezak leku askotan aurki ditzakegu baita ere erosteko aukera moduan. Puzzle misioak ere badaude ( nire aldetik batzuk, pazientzia galtzen duten horietakoak). Eskaladan ere gauzatxo berriak daude. Rise of the Tomb Raider jokoan moduan, zuhaitzetik salto egiteko hilketak daude. Bi modu ezberdinetan, abenturak aurrera egiten duen momentu baten ikasten dena.
HABILEZIA PUNTUAK:
Esperientzia lortzen zoazela, animaliak hiltzen, jeroglifikoak irakurtzen etab, habilezia puntuak lortzen dira eta horrek hiru arlotan hobetzeko aukera ematen dut. Gauzak aurkitzeko erak, gorpuak arakatzean lortzen diren materialak eta etsaia hiltzeko modu ezberdinak. Esperientzia hori ere gauzak batzen lortzen da, baita ere armak hobetzen joateko.
GEHIEN GUSTATU ZAIDANA:
Flashbackak Lara Crofti buruzko gauza gehiago jakiteko. Su armarik erabiltzen ez diren misioak, gauza berri moduan interesgarria iruditu zait. Jokoan agertzen diren zenbait pertsonai.
GUTXIEN GUSTATU ZAIDANA:
(asko sufritu dudalako gehienbat). Ihesaldi misioak, egia da tentsio puntu bat ematen diotela baina frustrazio momentuak sortzen dituena. Puzzle batzuk egin ostean egin behar den jarraipena abenturan zehar.