martes, 21 de mayo de 2019
2018/19 ATHLETIC CLUB DENBORALDIA IRITZIA
Aupa lagunok:
2018/19 denboraldia amaitu egin da eta hona eman niri iritzia gertatu den guztiarekin. Ados egon zaitezkete edo ez, hori bakoitzaren esku dago.
Denboraldia ez zen oso ondo hasi. Berdinketa asko edo gehiegi Berizzoren gidaripean. Berak zuen idea izatez ez zen txarra baina ez zuen taldean eraginkortasunik lortu eta levanteren kontrako 3-0 Berizzok kaleratua izatea behartu zuen. Momentu horretan Athletic egoera oso zail batean zegoen eta aldaketa baten beharra zegoen.
Gaizka Garitano, ordurarte Bilbao Athleticen entrenatzailea zena aukeratu zuten egoerari buelta emateko. Gauzak argi utzi egin zituen: Ez da erraza izango eta partiduz partidu jokatu beharreko garaia da helburua lortzeko.
Beste joko mota bat erabiltzen duen entrenatzailea, beharbada Athletic momentuan zituen jokalarientzako egokiena. Beteranoetatik jarraitzea erabaki zuen, edo berak oso ondo ezagutzen zituen jokalariak erabilita.
Athletic zulotik lehen itxuran espero zitekeen baino lehenago atera zen eta goranzko bidea hartu egin zuen. Jokoa ez zen oso erakusgarria izan baina ematzak lortzen bai eta erabakiagorra izan zen. Hala ere bere hitzak edo hitzaldiak harrokearigabeakoak izaten jarraitu zuten. San Mames izan da gehien lagundu duen zelaia, bilbotik kanpo emaitzak ez dira oso onak izan.
Egia da zenbait partidu berdindu eta galdu egin dituela, lo atera delako, partidu kaskar bat egin dutelako etab. Azken jardunaldian Europara sartzeko aukera zuen Sevillaren kontra. Ez zen partidu ona izan eta pena bat izan zen (zorte txarra) Iñigoren burukada langan jotzea.
Jende askok esaten du, Europara joateko aukera galdu egin duenez denboraldia ez dela ona izan. Kontuan hartuta nola hasi zen denboraldia eta non bukatu duen ( europara sartu ez baden ere), ez nuke esan oso denboraldi ona izan denik ezta txarra.
Hona hemen nire ustezko puntuaketak, jokalari top3a, denboraldiko media etab:
Denboraldia: 6/10
Berizzo: 4,5/10 (bere ideak ez ziren burutu)
Gaizka Garitano: 7/10 ( Ausnarketa sakonago bat egiteko, denboraldia hasieratik hartuta izan beharko litzatzeke.
Top3 Jokalari denboraldian: Raúl García, Iñigo Martínez eta Muniain
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario