jueves, 4 de abril de 2019

ATHLETIC CLUB - LEVANTE



                      Sufritzen irabazitako partidua.

      Berriro ere garaipen berri bat San Mamesen, ala ere sufritzen lortutakoa. Lehen zatian, Athletic onenena izan zen, arriskua sortzen. Jokaldi on baten ondoren, Yurik bere lehen gola egin zuen zurigorri moduan, zartako gogor batekin egindakoa.

     Handik gutxira, Williamsek bigarrena sartu egin zuen atezainaren laguntz apur batetik baina barrura joan egin zen. Bazidurien 2-0 irabazten joan, partiduaren kontrola izango zutela bigarren zatian zehar. Ez zen horrelakorik gertatu. Lehenago Iagok huts galanta egin zuen korner batean, baina aurrelariak falta egin zion.

     Bigarren zatia hasi eta berehala penaltya Athleticen area barruan.  2-1 penaltyz. Athleticek aukera izan zituen baina sartzeko zorterik gabe eta korner batean, defentsak lo hartu eta 2-2. Ia partiduaren bukaeran. Hurrengo jokaldian Athleticen aldeko penaltya. Muniainek kapitan moduan hartu zuen botatzeko erabakia eta baloia sare barrura 3-2.


No hay comentarios:

Publicar un comentario