jueves, 7 de junio de 2018

WARHAMMER "THE END TIMES" LIBURUAK/ SPOILERRIK GABE



       Warhammer "The end times" momentuz 4 liburuk osatzen dute: "Nagashen itzulera", "Aldorft-en erorketa", "Khaineren madarikazioa" eta " Adardun arratoiaren matxinada"

Lau liburu horietan, mundua pikutara doala kontatzen dituzten liburuak dira, leku ezberdinetan baina garai berdinean.

Denboraren amaiera, Warhammer Fantasyren heriotza azaltzen duen guda garai barruan kokatua dago. "Kaosaren ekaitza" gelditu arren ez da erabateko garaipena eta kaosaren indarra babesten duten energia galtzen doa eta deabruak mundura sartzen dira.

"Nagashen itzulera"Konde banpiroak dira protagonistak eta euren helburua liburuaren izenean agertzen da. Gertaerak Sylvanian eta Bretonian oinarrituak daude eta pertsonai batzuen goraberak kontatzen ditu liburuak.

"Aldorft-en erorketan, abenturak Inperio barruan kokatuak daude. Kaosaren "Nurgle" jainkoaren armadak dira protagonistak baita inperioaren eta beste ezusteko armada baten agerpena ere.

"Khaineren madarikazioa" liburuan elfoak dira protagonistak. Warhammer Fantasy munduko hiru elfo arrazak: " Elfo altuak", " Elfo silbanoak" eta "Elfo ilunak". Guerra zibila piztu egin da, berriz ere eta garai batean pentsa ezin zitekeen aliantzak gertatzen dira.

"Adardun arratoiaren matxinada"n, Nanoak, orkoak,goblinak eta skavenak (arratoi gizakiak) dira protagonistak. Nanoak arrisku handien erdian daude eta euren erreinuak desagertzeko arriskua era badituzte.

 Warhammer Fantasy-ren mundua pikutara nola bidaltzen duten jakin nahi izan ezkero, 4 liburuak gomendatzen dizkizuet.

Liburuak ordenan jarri dizkizuet hasieran, bestela ere liburuetan zenbakiak badatoz ordena azaltzen dutenak.


No hay comentarios:

Publicar un comentario