martes, 25 de abril de 2017

XIX Motsukora Jardunaldiak ( Iritzi pertsonala)



    Aurten izan da beharbada hobekien pasatu dudan urtea Motsukora jardunaldietan. Argi utzi nahi dut horrek ez duela esan nahi, beste urteetan ondo pasatu ez dudanik.

Mota askotako gauzak egon dira, urtero gertatzen den moduan: gynkana, k-pop dantzak, karaoke librea...

Ezer egitekorik ez daukazun momentuan, One Pieceren buruhezurrak aurkitzearena beste aukera ezberdin bat eta alde batetik bestera joanda denbora pasatu egiten da.

Azken finean ekitaldietan jendea ezagutzen joaten denez, gero erosoago sentitzen da norbera. Gogoan daukat lehendabiziz joan nintzenean, bi pertsona ezagutzen nituela eta orain primerako jende pila bat.

Lotsagarria izan dena, mangen lapurreta hori izan da. Hurrengo egunean liburutegia kentzea, aukera egokia dela esan daiteke.

Pasarelan parte hartzeko aukera izan nuen, eta ondo pasatzea da helburua, inongo presiorik gabekoa. Ekitaldi hauetan batek zein beste batek irabazi gutxienekoa da. Baina beste leku bateko ekitaldi batean, non irabazleak beste cosplayer internazionalekin batera lehiatzeako baldin bada, hemengoa bada, bera animatuko dut.

No hay comentarios:

Publicar un comentario