lunes, 9 de enero de 2017

Kimi Ni Todoke/anime iritzia





                                      Kaixo lagunok:

              Oraingo honetan, ikusi berri dudan anime bati buruzko iritzia ematera nator: Kimi Ni Tokode.

Anime hau, drama, maitasun eta komedia batzen ditu. Nahiz eta mota hauetako animeak gutxitan ikusi, batzutan aukera bat ematen diet. Antzeko bete anime batzuk: Shigatsu wa kimi no uso edota Kare kano.

Anime hau ustekabean aurkitu nuen eta berari buruzko informazioa irakurri ostean, ikustea erabaki nuen.

Pertsonai nagusia, Sawako Kuromuna ez da oso ikusia ikastetxean, "the ring" filmeko pertsonaiaren antza duelako. Behin bere izena esan beharrean, sadako deitu zioten eta hori dela eta jendeak beldurra zion eta ez zitzaion hurbiltzen. Dena aldatu egiten da, mutil batek ondo tratatzen duenean, pertsona bat bezala. Bakarrik egotera ohituta dagoenez, jendearekin zabaltzea asko kosta egiten zaio eta zenbait gauza ez ditu oso ondo ulertzen. Ala ere bere barnean oso pertsona normala da, bere arazo eta gauza onekin. Ikastetxeko mutil erakargarriena, arazorik gabe hitz egiten dio eta sawakok bere pentsamenduak ikusten zaizkio, nahiz eta atera ezin dituen.

Denbora aurrera egin ahala, lagun berriak egiten ditu eta jendeak bereganako iritzia aldatzen joaten da.  Krisi momentuak ere jasaten ditu, gaizki esaka dagoela esaten dutenean. Oso gaizki sentitzen denez eta bere lagunengan eragin txarra eragin dezakeenez, apur bat baztertu egiten da.

Pertsonaien erlazioak ere jorratzen ditu animeak. Inoiz garatu egin ez dituzten sentimenduak, onerako zein txarrerako. Pertsonaiek beste batengatik sentitzen dutena esateko zailtasunak dituzte, nahiz eta batzuekin nahiko argiak diren baina ez dira konturatzen hor daudela.

Anime hau, duela zenbait urtekoa da baina hala ere aukera bat emateko modukoa da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario