martes, 15 de noviembre de 2016

Getxoko Manga Azoka 2016




     2016ko Azaroaren 12-13 egunetan zehar, areetako Xake plazan, Manga Azokaz gozatzeko aukera egon zen. Nahiz eta eguraldia kaskarra izan, jende ugari gertaturatu zer bertara.







Bi egunetan zehar, tailerrak, erakuskteak, hitzaldiak... egon ziren.

Lehendabiziko hitzaldia, japoniara egiteko bisita kontseiluak InfoJapan.es-en partetik. Hitzaldia, beste ekitaldietan ez bezala, hain turistikoak ez diren zenbait gomendio interesgarritaz hitz egin zuten. Leku hauek, turistak joan ohi diren lekuekin nahastu egin daitezke, gehienez ordu bat baino gutxiagotara daudelako.

Mota ezberdinetako lekuak erakutsi zuten, bi leku aipatzerako: Japoniar enperadore batzuen hilobiak eta Onien irla. "Oni japonieraz Ogroa esan nahi du.

 Hitzaldia eman zuen pertsona


                                Enperadore baten hilobia











Aurtengo erakusta Ryouta Hayatsurena izan zen. Tenggen Toppa Gurren Lagann-en,animazio langile giza ibili izan zena.












Aurten gonbidatutako cosplayerrekin galderak egiteko aukera egon zen. Cosplayerrak hauek ziren: Taku eta Nagy.




   Ryota Hayatsuk, animazio langileari buruzko hitzaldia egin zuen. Hitzaldian, erabiltzen dituen teknikak, bitxikeriak eta bere esperientziari buruz hitz egin zuen.












Urtero bezala, cosplay lehiaketa ere egin zen. Taldeka edo banakako antzezlanak egin behar zituzten.




















 Igandean,eszenatokian, Kimono jartze prozezua ikusteko aukera egon zen Aiko-ren eskutik. Bertan Kimonoaren zatien izenak esan eta nola jartzen diren azaldu zuten. Ez dira berdinak ezkondutako emakumeen kimonoa , gazteentzat direnekin. Kimonoen jartzeko erak ere azaldu zituzten.



















Lolita desfile bat ikusteko aukera ere egon zen. Bi disenatzailek lolita jantzi ezberdinekin egin zuten desfilea, kolore ugari erabilita.







     Otaku Talent Show lehiaketaz gozatzeko aukera ere izan zen. Bertan eszenatokira igotzen zen jendea, zeozer egin behar zuen, bere talentua azaleratzeko.

   
Selfia eta gero txiste txarra ( erdaraz dago, bestela ez du zentsurik txiteak)

¿ Por qué a Squirtle le gusta mi zapato?

Porque es cuero





Otaku talent-ostean, dance lehiaketa egon zen. Bi sailetan banatuta, taldeka edo banaka.




    Karaoke lehiaketa ere egon zen. Anime eta filmetako abestiak abestu zituzten.

    






   Zeozer aipatzerako, kontuan izanda ekitaldi bat egiteko egin behar diren elkarrizketak etab, motxilak uste leku baten falta somatu nuen. Posiblea da arrazoi batengatik edo bestetik, jarri ezin izatea. Hala ere, ekitaldi osoa kontuan hartuta, oso interesgarria eta ondo antolatua egon dela esan daiteke.


Ekitaldiko zenbait argazki 















 


No hay comentarios:

Publicar un comentario