lunes, 10 de octubre de 2016

Mangamore 2016/ 10 urte







        2016ko urriaren, 7.8 eta 9 egunetan zehar zornotzan Mangamore ekitaldia ospatu zen. ( zer den mangamore, azpian utziko dizuet pasaden urteko linka, ikusteko aukera izan dezazuen).

Aurten Mangamorek, 10 urte beti zituen eta horrenbestez ekitaldi berezia izan zen. Bertan, tailerrak egiteko aukera, lehiaketak egiteko eta gozatzeko aukera, hitzaldi interesgarriez gozatzeko aukera etab egon zen.

Fukushiman egon zen, nuklear zentralaren ondorioak ikusteko aukera egon zen, errealitate birtual programa baten bitartez ikusteko aukera emanten zuena. Betaurreko berezi batzuk jartzen zizkizuten eta inguan zegoena bideo barnean ikusteko aukera 360ºak erabilita.

Iaz bezala Ruki-chan abeslariaren kontzertua egon zen. Ruki-Chan japoniako idol bat da eta izatez valentziarra da. Aurten diska berri bat atera egin du, bertan 5 anime abestia eta 5 instrumeltan ditu.






Ruki-chan ostean Zornotza Aretoan,Areatza Bandaren kontzertuaz gozatzeko aukera ere egon zen. Kontzertua 3 zatitan banandua izan zen. Lehenengo zatia, anime musikari buruzkoa izan zen.( Dragoi Bola, Doraemon..). Bigarren zatia, filmetako eta telesailetakoa. ( Godzilla, Games of Thrones...) Hirugarren zatia, bideojokoei buruzkoa. ( Mario Brosh, Zelda...)






Larunbat goizean, gomaeva erabiltzen hasteko tailerra egon zen Nyara´s Workshopen bitartez. Tailerreko helburua sorbaldan jartzeko armadura pieza bat egitea zen. Armadura zati horren patroiak eginda ekarri zituzten, lana apur bat arintzeko. Tailerreko pertsona bakoitzari gomaeva zati bat eman zieten patroiak marrazteko eta gero, kuterra erabilita mozteko. Moztu ostean, piezak elkartzeko mozte teknika erakutsi zituzten, lijatzeko. Dremel lijatzailea ere erabiltzen erakutsi zuten. Piezak elkartzeko, "cola de contacto" erabiltzen da. Lehenik "cola de contacto" bi piezetan jartzen da eta erdi sikatuta daudenenan, bi zatiak jartzen dira.










 *Ez egin kasu data agertzen den zatiari

Tailerra ematez aparte, eurak egindako zenbait gauza ekarri zituzten. Warhammer 40.000 mini bolter bat eta aizkora bat, Kaosaren Marine Espazialena eta eurekin ateratzeko argazkia ezin zen falta.







Tailerra goiz guztiak iraun egin zuen eta bukatu bezain minutu gutxira itxi egin zituzten ateak.

Larunbata, Kosplay "eguna" izan ohi da. Jarraian kosplayierrei egindako eta kosplayierrekin ateratako zenbait argazki ikusteko aukera izango duzue.

















Arratsaldean, Koto kontzertuaz gozatzeko aukera egon zen Yoshie Sakairen partez eskeinitakoa.






Koto kontzertuaren ostean, Kosplay lehiaketa izan zen. Lehiaketa bakarka edota taldeka egiteko aukera zegoen. Kosplay ikusgarri asko egon ziren lehiatzen.








Kosplay lehiaketaren irabazleak nortzuk ziren jakin bitartea, ikuslegoan zeuden kosplayairiaeri zeozer esateko eta txiste txar bat kontatzen ere egon ziren.


Kosplay lehiaketaren ostean, kosplay epailetako batzuk erakusketa bat egin zuten.

Kosplay erakustaldiaren ostean, Mika kobayashiren kontzertua izan zen eta bertan anime hits-ak abestu egin zituen.


Mika Kobayashiren ondoren, Kamui Show Sword erakustaldia egon zen.






Igande goizean, auditoriumean japoniara bidaia egiteko hitzaldia egon zen. Bertan, hegazkinak eta hotelak zenbat balio duten, leku interesgarria ( batez ere fukushima inguruan dauden herriak etab), museoak etab.






Arratsaldean, karaoke lehiaketa egon zen. 15 partaidek osatu zuten ikuskizuna.







Karpagunean, Haikyuu  panela egon zen. Bertan jendeak galderak, erretoak etab eskatzeko aukera zuten eta eskatutakoa egin.





Amaitzeko, zelaieta guneko bigarren solairuan: Fukushimarako binetak erakusketa egon zen











Pd: http://lastotxapel.blogspot.com.es/2015/10/mangamore-2015-euskaraz.html?q=mangamore

No hay comentarios:

Publicar un comentario