jueves, 7 de enero de 2016

STAR WARS: EL DESPERTAR DE LA FUERZA


Star Wars edo lehen La guerra de las galaxias zalea naizen aldetik, izan ere ikusi nituen lehen zientzia fikzio filmeak izan ziren ( IV-V-VI ). Leia, Luke, Han Solo, R2D2 ... abenturak asko gozatu egin nituen eta gozatzen jarraitzen dut. Kontuan harturik trilogia klasiakoren osteko hiru filmak ( I-II-III) ikusita, azken filme honi buruzko hasierako iritzia ( filma ikusi aurretik), eta Disney-k eginten zuela jakinda, ez neukan oso argi, merezi ote zukeen ikustea. Filma ikusi ostean, nire iritzia erabat aldatu egin nuen. Hasieran uste nuen baino filme ikusgarriagoa izan da.

Hasiera ona dauka filmeak, pertsonai berriak pixkanaka aurkezten, akzioa hasieratik. Robot berria BB8 uste baino interesgarriagoa ere izan zen. Filmean, pertsonai mitikoak agertu egiten diren momentuetan, nostalgia sentitzea berriro lehengo filme haiek ber gogoratzea, nahiz eta abentura guztiak buruz jakin.

Pertsonai berriak, filmeko pertsonai maltzurra izan ezik, oso interesgarriak dira. Egia da filmeko pertsonai maltzurra, ezin dela Darth Vader edo Darth Maul-ekin alderatu, oso ezberdinak bai dira hirurak. Film honetakoak ez dauka maltzur itxurarik, ez ditu beste biak dituzten xarmarik.

Lehen egin ziren hiru filmeen jarraitzeaileentzat, film horien talkerako filmea dela esan daiteke

No hay comentarios:

Publicar un comentario