lunes, 19 de octubre de 2015

Mangamore 2015 ( Euskaraz )






 Zer da Mangamore?. Mangamore Zornotzan egiten den, manga eta japoniar kulturari buruzko ekitaldia da. Ekitaldia 3 egunetan egon da, pasadan urriak 9-10-11. Bertan, kontzertuak, tailerrak, hitzaldiak, denda postuak... egon ziren.

Sarrera dohakoa izan zen eta informazio postuan eskuragarri zituzten programazio orriak. Eguraldia ere oso ona izan zen 3 egunetan zehar, nahiz eta larunbatean bero handia eginda ere.

OSTIRALA:

Arratsaldeko 5etan hasi zen Mangamore. Zelaieta zentroko bigarren solairuan " Tsubasa Reservoir Chronicle & Tales of Symphonia erakusteka ikusteko aukera zegoen.





Stand gunea kalean zegoen karpa zuria zen eta bertan, mota ezberdinetako dendak zeuden: Denda txikiak " El almacen secreto " modukoak merchandaising-a saltzen zituztenak, esku lanak zituztenak, Tarasu moduko taldeena etab.









Bertan lan egiten zeuden, zenbait pertsona elkarrizketatzeko aukera izan nuen. Mangamoreri buruz zeukaten iritzia eta saltzen zituzten gauzen zergaitia ere bai.

 



 Zelaieta zentroaren barruan, 3D imprimagailuak ikusteko aukera izan zen eta bertan zegoen pertsona bati, nola funtzionatzen zuen azaltzeko aukera izan nuen


3D imprimagailuen empresa IVEN zeukan izena.

Zelaieta zentroko beste gela batean Mangapartya egon zen, Motsukorak egindakoa. http://motsukora.org

Bertan taldeka 3-5 partehartzailekoak, galdera erantzun, itzalak ikusita zein pertsonaia den asmatu, abesti bat asmatu soinu jakin betan abestuta edota japoniar kulturari buruzko galdea bat erantzun egin behar zuten.


Bideoan, egin behar zituzten frogen azalpenak ikusten dira.

Talde bakoitzak kolore ezberdin bat eramaten zituzten, frogak egiteko garaian.
Jarraian datorren bideoan, froga horietako bat ikusten da:

https://www.youtube.com/watch?v=aI2gAC7d6Fo&feature=youtu.be

Stand gunean ere, tailer bat gozatzeko aukera egon zen ParaPara izenekoa. ParaPara, dantza ezagun bat, adibidez Miku Hatsuneren abesti bat dantzatzen ikasteko metodo bat. Dantza dakien pertsona bat, pausoka erakusten doa zein mugimendu egin behar diren, gero jendeak guztia dantza dezan.

https://www.youtube.com/watch?v=Pi_qM42tyNI&feature=youtu.be

Dantza osoa hurrengo bideoa:



Ostiraleko azken ekintzetako bat, Kosplayaren mundura sartzeko lehen urratsak azaltzeko hitzaldia izan zen Jasone Cosplayren eskutik. Bertan cosplay lehiaketak egin zituzten kosplayerrak zeuden, ni neu kenduta.

Kosplay bat egiteko momentuan, kontuan hartu behar diren zenbait faktore azaldu zizkigun bere
ikuspuntuaren arabera.

6 puntu nagusi daude faktore horien barruan:

1- Pertsonaiaren Aukeraketa: agenda batean zehaztu behar da, zenbat denbora behar dugun jakiteko. 2 hilabete baino gutxiago izan ezkero, ez da komenigarria, oso nekeza izan daitekeelako.

2- Pertsonaiaren informazioa: Egin nahi den pertsonaiaren argazkiak atera kosplaya garaian. Beharrezkoak diren osagarriak internet bidez edota arte liburuetatik. Krokis moduko ilustrazioa ere beharrezkoa da.

3- Osagarriak: Lehendabizi erosi behar diren gauzak, gerta litezkeen arazoak ( berandu heldu ahal izatea) sahiesteko.

Pelukak, Ebay bidez eros daitezke. Bilatzeko garaian zenbait faktore jarri behar dira: 1. non dagoen peluka: Mundu osoan. 2. Bilatzeko ordena: osagarria eta bidaltze gastu txikinak dituztenak eta 3. deskripzioa beti ingeleses. Adibidez: ( WIG + kolorea/pertsoaniaren izena).
Pelukak mozten eta eraldatzen habila ez bazara, Alicia Suarez-era joatea gomendatzen da.

Lentilak. Graduatuak izan ala ez, Pinky Paradisen bilatu. Kolore eta erabiltzaileen erakusketak ikusi ahal dira.

Makilajea: Alicia Suarezen erosi. Antzerki profesionalek erabiltzen dituzte.

4- Ohialak: Euskal Herrian prezioak oso garastiak izan ohi dira. Telas.es, deborarekin eskatzekotan. ARGI IBILI PAKETEAREN BOLUMENAREKIN ( Alemaniako denda bat da).  Beste  leku bat Antoñita Jimenez ( Madril ). Dendak jabea kosplayerra da, beraz lagun zaitzake.

5- Antzezpena: Antzezpenak zein arropak berdin balio dute. Denborak ondo zehaztu behar da. Komenigarria da lehenik eta behin, musika aukeratzea. Asko entsaiatzea eta argi izatea, askotan gutxi asko da.

6- Argazkiak: Lan guztia egin eta gero, oroimenean gordetzeko beharrezkoak dira argazkiak. Konfidantza ematen dizun argazkilari bat izatea funtsezkoa da. Lekua aukeratzea, kontuz prestatzea eta photoshop-az ez abusatzea.

Ostirala hobeto amaitzeko, Attack on Games taldearen kontzertua izan zen.

https://www.youtube.com/watch?v=NcRsuIOuLe8


LARUNBATA

Quidditch-a ikusteko aukera zegoen Mangamoren eta inoiz halakorik ikusi ez dudanez, bertaratu egin nintzen. Harry Potterren kirolik ezagunena nola jokatzen den ikusteko kuriositate handia bait neukan 





Ondorengo bideoan azalduko digute zeintzuk diren arauak eta jokoaren goraberak

https://www.youtube.com/watch?v=ON31qwM1pDM&feature=youtu.be


Partidu bat ikusteko garaian, hasiera batean harritu egiten du jokatzen ikustean.






https://www.youtube.com/watch?v=VkaBvcvel9g&feature=youtu.be

Quidditch-aren ostean Zelaieta zentrora jeitsi egin nintzen, cosplay musikalaren argaki saioa neukalako. Esan beharra dago, modelo moduan argakilari profesional batekin egiteko garaian, gauzak ez dira diruditen bezain errazak. Kontuan hartuta sesio ligth bat izanda. Esperientzia polita iruditu zitzaidan. Cosplay musikalera apuntatzeko garaian, izan zenaren baino beste gauza bat neukan buruan. Hain zuzen ere, kalean zehar grabatzen diren kosplayaren bideoak grabatu eta gero muntaia bat egin.



Honen ostean japoniar malabareak ikusteko aukera zegon zelaieta zentroan, Senmaru Maruichiren eskutik. Ikusgarria izan zen eman zuen ekitaldia.

https://www.youtube.com/watch?v=dx-YxH_wOgc&feature=youtu.be



Larunbatean, kosplayaren "eguna" deitu ahal izan genion. Orokorrean kosplay maila altua izan zen, txundituta usten zaituen pila bat jantzi, makilaje etab.








Arratsaldean kosplay lehiaketa zegoenez, partehartzaileak beranduago heltzen joan ziren, horretara bakarrik heltzeko eta beharrezko gauzak prestatzeko. Partehartzaile batekin eta  epaileak ziren kosplayekin argaki bat ateratzeko denbora atera nuen, arin egin nituelako.











Larunbatean jende asko zegoenez, bertaratu ziren pertsona elkarrizketatzeko aukera izan nuen, Mangamoreri buruzko iritzia eman dezaten.  Jendearen iritzia jakiteta ez bakarrik, gonbidatuenarenak* (Igandean elkarrizketatuak) garrantsitzuak dira, orokorrak izan daitezen.

ELKARRIZKETAK 





Arratsaldeko ikuzkizun esperoena Kosplay lehiaketa izan zen. Kosplay lehiaketan bi modura apunta zaitezke: Talde moduan edota bakarrik. Bi gauza hartzen dira kontua, alde batetik kosplaya eta beste batetik antzezpena. Jarraian agertzen dira lehiaketaren bideo bat eta argaki batzuk.

https://www.youtube.com/watch?v=CdSZPV8UA6E&feature=youtu.be





Kosplay lehiaketaren ondoren bi kontzertu izan ziren: Ruki-chan eta Bless4.

Ruki-chan, Valentziarra da izatez baina orain japonian bizi da eta han idol bihurtu egin da. Aurten bigarrenez etorri da Euskal Herrira ( Ekainean, Bilboko japoniar eta manga kulturaren ekitaldire, Euskaldunan izandakoa)

https://www.youtube.com/watch?v=J-EOXtcBdHw&feature=youtu.be

Bless4, Estatu Batuetako talde japoniarra da eta lau anaia arrebak sortu zuten. Musika elektronikoa abesten dute. Mangamoren marrazki bizidunen pare bat abestu egin zituzten.

https://www.youtube.com/watch?v=X26YYBVMNiQ&feature=youtu.be



IGANDEA

Igande goizean, Zelaieta zentroaren barrua japoniar mahai jokoak jokatzeko aukera zegon: Koi-koia,  Dai Hasamia Shogi eta Doubutsu shogia.

http://sanjuuyori.blogspot.com.es/ 

Orrialde horretan datoz, joko horien azalpenak eta nola kokatzen azaltzen dituzten arauak etab.
 

Bertan, Dai Hasasi Shogi-ren historia eta nola jokatzen den azaldu egin ziguten euskara, datokizuen bideo honetan.

https://www.youtube.com/watch?v=EtDglwkWFE0 


12 etan kaleko argazki sesioa izan nuen. Kalean egitea, leku itxi batean egitea baino entretenigarriagoa da, aukera gehiago ematen dituelako.



13:00eta Seiwa Taiko, Japoniar perskusio taldearen ikuskizuna egon zen. Koordinazio ikusgarria zeukaten músika jotzerakoan










https://www.youtube.com/watch?v=ECNUF9JpM00

Denda gunean, bazkal orduan piano jole baten kontzertua ikusteko eta entzuteko aukera zegoen.


Bideoan Star Wars-en Martxa Inperiala jotzen.

Arratsaldeko 5etan, Kosplayari buruzko hizketaldi bat egon zen: Miyuki, Chiaki, Vir-chan, Zihark eta Sumyuma ren eskutik. Miyuki eta Chiaki ECG-an ( European Cosplay Gathering), Europako kosplay txapelketan parte hartu zuten, talde moduan. Espainiaren errespresentatuak izan ziren

Sumyuma, ECG-an parte hartu egin zuen bera bakarrik, Espainia errepresentatuz.

Zihark eta Vir-chan, Japonian egiten de World Cosplay Summit-ean, Espainia errepresentatuz.

Hitzaldian euren esperientziak azaldu zizkiguten. Beste herrialde bateko bitxikeriak, arauek eta izandako abenturak.

Hitzaldia bukatu eta gero, Mangamoreri buruzko elkarrizketa txiki bat egiteko aukera izan nuen.

Gonbidatuen elkarrizketak



  
https://www.youtube.com/watch?v=TbQ33V5j4ag&feature=youtu.be



Tailerrak zueden gelan, Yu Gi OH! txapelketa egon zen. Txikitan ematen zuten karta jokoen seriearen txapelketa. http://www.yugioh-card.com/lat-am/rulebook/

Beste pertsona batzuk Weiss Schwarz-era jokatzen ere egon ziren. http://ws-tcg.com/en/

Areto nagusian Winter Wake taldearen kontzertua egon zen Kosplay ikuskizuna hasi aurretik.

https://www.youtube.com/watch?v=6PJcgOsqtW8 

Kosplay ikuskizunean, gonbidatuek antzezlan bat egin zuten jendearen aurrean, zeukaten pertsonaiekin

https://www.youtube.com/watch?v=SPVeHjUm_yM 

Orrialde Interesgarriak:

https://www.facebook.com/TARASU-77998894227/

http://cooljapan.es/

http://nozomibashi.org/

https://www.facebook.com/DoubleCastle

https://www.facebook.com/EuskadiQuidditch 

https://www.facebook.com/El-Almacen-Secreto-Comics-199599500053058/ 


Pd: Espero dut kronika gustokoa izatea eta nahi izan ezkero elkarbanatzea.




2 comentarios:

  1. Aupa, Gasteizko elkartearen informazioa emango dizut, mangamoren egondako tailer batzuk gureak ziren eta. (ParaPara, japoniar argiak, teru-teru bozu eta kanzashi adibidez)

    Twitter: @AsoChikara
    Facebook: https://m.facebook.com/ChikaraAsociacion
    ChikaraAsociacion

    Ikusi det youtuben jarri dezula videoa. Informazioan jarri egileen izenak mesedez.

    Mila ezker~

    ResponderEliminar
  2. https://www.youtube.com/watch?v=Pi_qM42tyNI

    Horrela ondo dago?

    ResponderEliminar